Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
KulturaOrokorra

Eva Forest Liburutopiaren bertso paper lehiaketan, Legorburu irabazle

'Bertsopia' lanarekin eskuratu du garaipena errenteriarrak; hiru lan sailkatu ziren finalera, eta Legorbururena izan zen epaimahaiaren iritzirako, onena.

Legorburu bertso papera eta saria esku artean.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/10/28

Berdin du generoak, den-denetan garaitzeko gai dela nabarmen utzi du beste behin ere, Iñigo Legorburuk. Oraingoan, Eva Forest Liburutopiak antolatutako bertso paper lehiaketa da poltsikoratu duena. Larunbat arratsaldean egin zuten sari banaketa Gasteizko Alde Zaharreko Beheko Sua elkartean. Banaketaren aurretik,  Bertsoko topaketa egin zuten, bertso poteoa Gasteizko kaleetan barrena etxeko bertsolariekin.

Jasotako lan guztietatik hiru iritsi ziren finalera: Iñigo Legorburu errenteriarrarena, Ricardo Gonzalez de Durana gasteiztarrarena, eta Ainhoa Garcia hernaniarrarena. Bertsoak kantatu behar izan zituzten lehiakideek eta epaimahaiaren ebazpenaren zain izan ondoren, Legorbururena aukeratu zuten irabazle.

Bertsoa eta utopia lotzen dituen Bertsopia lana aurkeztu zuen lehiaketara errenteriarrak: “Gipuzkoako bertso txapelketan murgilduta gaudenez, egoera aprobetxatu dut neure buruari galdetzeko etorkizunean ea nork kantatuko duen, nori emango zaion ahotsa, zer balio nagusituko diren oholtzan, aniztasunak presentziarik izango duen… eta galdera horiei guztiei erantzuten saiatu naiz”.

Hamabi bertso horietan bitarrak ez diren bertsolariak, Maialen Lujanbio dekano duen bertsolaritza fakultatea,  exo eskeletodun gurpildun aulkiko jendea, edo Latinoamerikako herrialdeekin kantu inprobisatuari buruzko txapelketa mundiala hartu ditu hizpide, “xehetasun futuristen laburpen ba da, eta errealitatearen itxura eman nahi izan diot”.

Legorburuk Eva Forest Liburutopia liburu dendan produktuetan gastatzeko erosketa bonu bat jaso zuen sari gisa. Pozik da emaitzarekin, “niretzat oso ohikoa ez den ingurune batean parte hartu dut, Araban, eta oso pozik naiz gaur egun bizi dugun garai latzean ekitaldia oso positiboa izan delako”.

Saria Garciari eman

Saria irabazi bazuen ere, ez du berak jaso, beste lehiakide bati ematea erabaki baituzen errenteriarrak, Ainhoa Garcia hernaniarrari hain zuzen ere: “Justuena hori iruditu zitzaidan, bere lana egiteko erabili duen indar, pasio eta maitasuna argi gelditu baita”.

Iraganeko bidegabekeriak izan zituen hizpide bere lanean Garciak, eta Xabier Silveiraren Gure herri ttiki hau doinuan idatzi bertso sorta. Pierre de Lancreren sorgin ehiza edo frankismoa aipatu ditu hernaniarrak, eta bide horiek ez direla ibili behar aipatu, mundu utopiko batera iristeko. Ukitu feminista nabarmena Garciaren lanean; kitarraren doinuz lagundu zuen bertso sorta.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.