Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Aparkalekuen ordenantza berria "sistema irekiago batekin" jarriko dute martxan

Zenbait neurri malgutzea erabaki du udal gobernuak, herritarren kexa eta iradokizunei erantzunez. Besteak beste, garajea dutenei ere bertakoen txartela ematea erabaki dute.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/10/29

Pasaiak aparkalekuen ordenantza berria du jada. Herritarren proposamenak jasotzeko erronda bukatuta, publikoki aurkeztu du araudi berria udalak. Zenbait neurri malgutzea erabaki du udal gobernuak, herritarren kexa eta iradokizunei erantzunez.

Hainbat fase izan ditu ordenantza berri honen diseinuak. Lehenik, prozesu parte hartzaile baten bidez, lehen zirriborroari pasaitarrek euren proposamenak egin zizkioten. 300dik gora lagunek parte hartu zuten lehenengo fase honetan. Azterketa tekniko eta politiko baten ondoren, egingarritzat jotako iradokizunak txertatu zituzten. Jarraian, lau barrutietan aurkeztu zuten araudi hori. Parte hartzea “handia” izan dela nabarmendu du udalak, fase honetan ere 300dik gora pasaitarrek parte hartu baitute.

Herritarrekin egindako bilkura hauetan gehien aipatutako gai edo kezketako bat garajedunen afera izan da. Jatorrikoz ordenantzak baztertu egiten zuen horiei bertakoen txartela banatzea. Udalaren hasierako proposamen horrek aparkaleku sistema murriztatzaileagoa ezarri zuen, baina halere, herritarren kezkak aintzat hartu ondoren, hasierako planteamendu hori aldatzea erabaki du udal gobernuak. Honakoa esan du Teo Alberro alkateak: “Pasaitarren proposamenak entzun ondoren, sistemaren ikuspegia aldatzea erabaki dugu. Araudi murriztaile bat aplikatu eta ondoren inklusiboagoa egitea aztertu beharrean, sistema irekiago batekin hasiko gara”, esan du. Hortaz, garajea alokairuan edo jabetzean duten pasaitarrei ere bertakoen txartela emango diete. Dena den, etorkizunean aukera hori murrizteko aukera egon daitekeela esan du alkateak, “egungo neurriak ez badira nahikoak barruti jakin batzuetan aparkatzeko arazoak arintzeko”.

Aparkatzeko arazoa barruti guztietan ez dela berbera erantsi du alkateak: “Batzuetan, aparkatzeko tokirik ez izatea zailtasun orokorra eta ia egunerokoa da; beste batzuetan, berriz, arazoa puntualagoa da, eta turisten edo bisitarien presentziarekin larriagotzen da”. Horregatik erabaki dute garajedunei ere txartela ematea, “alde horiek gorabehera eta bizilagunen eskaerei erantzunez”. “Probaldi” bat hasiko dutela iragarri du Alberrok, “ordenantza berriaren eraginkortasuna ebaluatzeko”.

Ordenantzak duen bigarren aldaketa nagusiak txartelaren mugaketarekin du zerikusia. Hasierako zirriborroak aurreikusten zuen pertsona batek bertako txartel bakarra izatea, nahiz eta haien izenean ibilgailu bat baino gehiago izan erregistratuta. Neurri horri ere malgutasuna ematea erabaki du udalak, eta bigarren txartel bat ere jaso ahalko da, “baldin eta bizikidetza unitateko kide baten bigarren gidabaimena aurkezten bada”, udaleko iturrien arabera.

Txartel kopurua bizikidetza unitate bakoitzeko mugatuko da, eta ez norbanako bakoitzeko, hasiera batean aurreikusten zen bezala. Pertsona bakarreko etxeetan txartel baterako aukera emango da, eta bi eta lau pertsona artekoetan, berriz, gehienez bi txartel eduki ahal izango dira. Bost kidetatik gorakoetan hiru emango dira gehienez, txartel bezainbeste gidabaimen aurkezten badira.

Sistema “ekitatiboagoa”
Bukatzeko, udalaren helburua “aparkaleku sistema ekitatiboagoa bermatzea” dela gaineratu dute erakundeko iturriek. Araudi hori “herritarren benetako beharren arabera doitu” daitekeela gaineratu dute. 2025a “proba urtea” izango da, eta besteak beste, ez da kobratuko sistemaren mantenua, eta neurriak eta espazioak doitu beharko direla erantsi dute. “Ildo horretan, herritarrei dei egin nahi diegu modu aktibo eta eraikitzailean parte har dezaten egokitzapen aldi honetan. Neurriak ez dira ez hilartekoak ez ukaezinak, ematen diren errealitateetara moldatzen joan de ordenantza bizia da hau. Oraingoz garrantzitsuena egin dugu: gure egunerokotasuna baldintzatzen duen arazo honi aurre egiteko pasaitarrekin lanean hasi; konponbide bat diseinatu, eta beste alde batera begiratu gabe arazoari aurre egin”, esan du azkenik alkateak.

Erlazionatutako edukiaAparkalekuaren Ordenantza berria aurkeztuko dute lau barrutietanAparkalekuen araudiari ekarpenak egiteko epea, zabalik
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.