Ekitaldiz jositako hilabetea izango da azaroa Oiartzunen
Azaroko agenda argitaratu du Oiartzungo Udalak, eta ia egunero izango dute oiartzuarrek aisiaz gozatzeko aukera, herrian.
Azaroko agenda argitaratu berri du Oiartzungo Udalak, eta ez da nolanahikoa gainera, ia egunero baitago zer egina herrian: erakusketak, ikastaroak, antzerkia, zinea, musika emanaldiak… Hemen ikus daiteke azaroko agenda, osorik.
Hala ere, udalak adierazi du esku orrian jasota ez dauden zenbait aldaketa badaudela. Esaterako, azaroaren 30erako iragarrita zegoen Munduko Arrozen Eguna egun bat atzeratu dute, eta abenduaren 1ean izango da ondorioz.
Bestalde, Goazen! telesailaren 11. denboraldiaren lehen kapitulua ikusteko aukera ere eskainiko du udalak. Aurre estreinaldia azaroaren 17an izango da, Landetxen.