'Go!azen'-en denboraldi berriko lehen kapitulua, Landetxen
Azaroaren 17an izango da telesailaren lehen kapituluaren aurre estreinaldia, baina azaroaren 4an jarriko dituzte sarrerak salgai.
‘Goazen!’ telesail arrakastatsuak hamaikagarren denboraldiaren lehen kapitulua aurre estreinatuko du Oiartzunen azaroaren 17an, Landetxen. Sarrerak, ordea, azaroaren 4an jarriko dituzte salgai (17:30ean) 3 euroan udalaren webgunean edo Landetxeko leihatilan.
Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) eta ETBk egindako hitzarmenari esker gozatu ahal izango da aurrestreinaldiaz Oiartzunen.