Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Tasen igoeraren kontra bozkatu du PSE-EEk

Zergak igotzeko udalerriko etxeetako ekonomia kontuan hartzea beharrezkoa dela adierazi du taldeak.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/10/31

Joan den astearteko plenoan, besteak beste, 2025erako Ordenantza Fiskalak onartu zituzten udal ordezkariek (%2,9ko eguneraketa orokorrarekin), EH Bildu eta Podemos taldeen aldeko botoekin. PSE-EE taldeak kontra bozkatu zuen asteartean. Aipatutako igoera horrekin, eta zaborren ordainagiriaren %15eko igoera nabarmenduz, sozialistek diote “pasaitarrek gehiago ordainduko” dutela, baina “zerbitzuak ez direla hobetuko”.

Zergak igotzeko udalerriko etxeetako ekonomia kontuan hartzea beharrezkoa dela gaineratu du taldeak. “Norberak erabakitzen du kiroldegiko zerbitzuak edo ludoteka erabiltzen dituen, baina ez du erabakitzen ekarpena edo zaborrak ordaintzen dituen, horretara behartuta gaude denok”, esan du Lore Suarez bozeramaileak.

Oposizioan zegoenean “zergen eta tasen ordainketa familien diru sarrerekin erlazionatzeko ” eskatzen zuela leporatu diote udal gobernuari, baina orain, ez duela horri buruzko neurririk aurkeztu salatu dute. “Udalak familia behartsuenei zergak eta tasak ordaintzeko zama arintzeko tresnak ditu, eta udal gobernua ezkerrekoa bada, gai hori mahai gainean jarri beharko luke, errenta baxuak dituzten familia gehiagok etekina atera ahal izateko. Pasaian hori zergatik ez zen planteatzen azaltzeko, EH Bilduren eta Podemosen gobernuak ez zuen erantzun nahi izan”, salatu du Suarezek.

Hondakinen kudeaketa tasa %15 handituko da 2025ean, eta zentzu horretan honako gogoeta elkarbanatu du bozeramaileak: “Ingurumena sentsibilizatzeko kanpaina batean 150.000 euro gastatzeko dirua badago, zergak ordaindu ahal izateko ahalegin handia egiten duten pasaitar familiek laguntzeko ere egon beharko luke”.

Kirol arloan adostu diren tasa berriak ere salatu dituzte, batetik, “behar bezala justifikatuta ez zeudelako”, eta bestetik, “Pasaiako kirol taldeak zigortzen dituelako”.

Bukatzeko, esan dute 2023an udal gobernuak “parte hartzea irekiko zuela agindu zuela”, talde guztiek proposamenak egin zitzaten. Bada, hori “materialki ezinezkoa izan dadin epeak egokitzea” leporatu diote udal gobernuari. “EH Bilduk inoiz betetzeko m izan ez duen promesak egiten ditu Pasaian. Akordioak ikuspegi aurrerakoi partekatu batetik egin daitezke, baina alkateak eta egungo udal gobernuak ez dute inolako borondate politiko edo pertsonalik”.

Erlazionatutako edukia2025ean, Ordenantza Fiskal berriak
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.