Trintxerpeko haur eta gazteak, beldurrak uxatzeko prest
Akelarre Gaua antolatu du beste urte batez Ekaitza Gazte Taldeak bihar eta etzirako. Biharko festan haurrak izango dira protagonistak, eta larunbatekoan, berriz, gazteak.
Gaurko (hilak 31) Gau Beltza luzatzea erabaki du beste urte batez Trintxerpeko Ekaitza Gazte Taldeak, eta bihar (azaroak 1) eta etzi (azaroak 2) Haur eta Gazteen Beldurrezko Festak ospatuko dituzte barrutian.
Bihar haurren saioa egingo dute Karmengo Amaren gimnasioan, 16:00etatik aurrera. Bertan, taldekoen arabera, “beldurrezko antzerki txikiak” eskainiko dituzte haurrek, txandaka. Emanaldiak hasi aurretik beldurrezko film bat ikusiko dute haurrek.
Larunbatean, berriz, gazteak izango dira protagonistak. Beldurrezko film bat ikusiko dute lehenik Trintxerpeko alkateordetzan (ordua zehazteke), eta jarraian, “beldurrezko tematikari jarraituz”, joko berezi batean parte hartuko dute. Azkuenetik San Luisera abiatuko dira gazteak, beldurrezko erronka bati aurre egin diezaioten.
Orotara, bi egunetan, 100dik gora haurrek parte hartuko dute.