Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Herri Babesarearekin bat egin du Pasaiako Udalak

Udal talde guztiek adierazpen bat sinatu eta kaleratu berri dute, "giza eskubideen defendatzaileak babesteko" asmoz.

Udal talde guztietako ordezkariek sinatu dute adierazpena.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/11/06

Pasaiako Udalak bat egin du Herri Babesarearekin, erakundeko iturrien arabera, “giza eskubideen defendatzaileak babesteko” asmoz. EH Bilduk, Ahal Dugu-Aliantza Berdea, EAJ eta PSE-EE taldeek sinatuta, adierazpen bat sinatu berri dute. Giza eskubideen defendatzaileen babeserako euskal sarea da Herri Babesarea, eta bertan, hainbat udalek parte hartzen dute. Pasaiakoa da zerrenda honetara batu den azkena.

Sentsibilizaziorako, komunikaziorako, egituraketarako eta eragin politikorako ekintzak garatzen ditu Herri Babesareak, “defendatzaileen laguntzarako eta babeserako sareak sortzen eta euskal biztanleak giza eskubideen defentsaren garrantziaren inguruan kontzientziatzen laguntzeko”. Mundubat Fundazioak bultzatutako egitasmoa da.

Asteazkenean, topaketa berezia
Lankidetza honen barruan, udalak jakinarazi du hilaren 13an (asteazkena) hiru ekintzaile etorriko direla herrira, topaketa berezi batean parte hartzera: Amaranta Margarita Portillo Peña, Salvadorko Las Mélidas erakunde feministako kidea; Diana Carolina Maradiaga Amador, Hondurasko Giza Eskubideen Defendatzaileen Sare Nazionaleko kidea; eta Yussi, feminismoaren aldeko ekintzaile palestinarra (azken honen izena gezurrezkoa da, bere nortasuna eta segurtasuna babesteko).

Harrera ofiziala egingo diete udaletxean hiruei, eta gero, herriko elkarte feministekin bazkaria egingo dute fundazioko eta udaleko ordezkariekin. Arratsaldean Bekoz Beko elkarte feminista bisitatuko dute. Bukatzeko, topaketa bat egingo dute Trintxerpen herriko emakumeekin batera. Jarduera horiekin, udalak “Herri Babesarearekin lankidetza estuan aritzeko konpromisoa berretsi” nahi du, “giza eskubideen defendatzaileentzako laguntza eta sentsibilizazio guneak sortuz”.

Jarraian, hitzez hitz, udal talde guztiek adostu duten adierazpena:

“Giza eskubideak (GGEE) gizaki guztien berezko eskubideak dira, haien arraza, sexua, nazionalitatea, jatorri etnikoa, hizkuntza, erlijioa, gustu sexualak eta afektiboak edozein direla ere. Giza eskubideak banaezinak dira, elkarren arteko menpetasun estua dute eta honako hauexek dira, besteak beste: bizitzeko eta askatasuna edukitzeko eskubidea; esklabotzapean eta torturapean ez egoteko eskubidea; iritzi eta adierazpen askatasuna edukitzeko eskubidea; lurraldeez ingurumen osasungarrian gozatzeko eskubidea; hezkuntzarako, lanerako eta indarkeriarik gabeko bizitzarako eskubidea.

Estatuek GGEE guztiak babesteko, sustatzeko eta gauzatzeko betebeharra duten arren, planetako eskualde askotan modu larrian urratzen dituztela ikusten dugu egunero. Aldi berean, ikusi ere egiten dugu giza eskubideen defendatzaileak etengabe mehatxatu, eraso, jazarri eta, askotan, hil egiten dituztela.

Edonola ere, babesteko betebeharra ez da estatuetako gobernuen ardura bakarrik. Udal-erakundeek GGEEak sustatzeko eta babesteko betebeharra dute Giza Eskubideen Nazioarteko Zuzenbidearen arloan legerian bertan adierazten den bezala. Horrez gain, gizarte zibiletik hurbil daudenez eta harekin harreman estua dutenez (tokian tokikoak eta globalak bat egitean aukerak ere badituztenez), giza eskubideen defendatzaileen babesean eragin ona duten ekintzak egin beharko lituzkete.

Aukera horiek aztertu ondoren, Pasaiako Udalak giza eskubideek maila globalean jasaten duten urraketaren larritasunari buruz hausnartu du, eta badaki nolako ahalmenak dituen sare batek, udal-arloan herritarren jarduketa-eremuaren berreskurapenerako ahaleginak bateratzeko orduan. Gainera, udalaren ekintza ere bada garrantzitsua defendatzaileen babesean, haien zaurgarritasuna gero eta handiagoa dela kontuan hartuta. Hori dela eta, gero eta eremu seguru gehiago, zainketa gehiago, nazioarteko agerikotasun handiagoa eta gure udalerriko biztanleen sentsibilizazio handiagoa egon behar dira.

Aurrean adierazitako guztiagatik, Pasaiako Udalak, adierazpen instituzional honen bidez, Herri Babesarea ekimenarekin bat egiten du: Giza Eskubideen Defendatzaileak Babesteko Euskal Udal Sarea. Izan ere, udal-administrazioen, euskal gizarte-erakundeen eta hegoalde globaleko giza eskubideen defendatzaileen erakundeen arteko ahaleginak koordinatzea dauka helburu, sentsibilizaziorako, komunikaziorako eta eragin politikorako ekintza bateratuak egiteko eta, horrela, tokian tokitik, giza eskubideen defendatzaileen babesa sustatzeko”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.