Hiru abesbatzek girotuko dute Karmengo Amaren parrokia larunbatean
Illumbe Abesbatza, Illumbe Otxotea eta Salouko Amalur Abesbatzak kontzertu bana eskainiko dute.
Larunbat honetan (hilak 9) hiru abesbatza zuzenean ikusteko aukera izango da Trintxerpen. Illumbe Abesbatza, Illumbe Otxotea eta Salouko (Kataluniab) Amalur ariko dira barrutiko Karmengo Amaren parrokian 20:00etatik aurrera.
Lehen bi abesbatzak Josu Elberdinen gidaritzapean ariko dira. Kataluniarrak, berriz, Piotr Issel izango dute gidari.
Sarrera doakoa izango da.