Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Martxan da Geuretik Sortuak egitasmoaren hirugarren edizioa

Hilaren 25era arte dute idazle, komikigile, antzerkigile eta zinegileek deialdi berrian izena emateko aukera.

Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2024/11/06

Geuretik Sortuak kultur bekaren hirugarren edizioa abiatzear da; hilaren 25era arte dute idazle, komikigile, antzerkigile eta zinegileek deialdi berrian izena emateko aukera.

2021ean jarri zuen abian Udalbiltzak Geuretik Sortuak egitasmoa “gure herriaren kontakizuna geuretik kontatzeko beharrari erantzuteko, euskaratik eta euskaraz egindako sorkuntza bultzatzeko helburuarekin”. Oiartzungo Udalak ere bat egin zuen egitasmoarekin eta proiektua gauzatu ahal izateko ekarpen ekonomikoa egiteaz gain, sortzaileei haien lanak gauzatu ahal izateko egonaldiko egoitza eskaintzen die deialdi bakoitzeko.

Sortzaileak eta udalerriak harremanetan jarri eta elkarlan horretatik eratorritako istorioak bultzatzeaz gain, hedapena erre bermatzen du bi urteko kultur bekak. Lehenengo urtea sormenerako da; bigarrena, berriz, hedapenerako. Edizio honek 2025 eta 2026 urteak hartuko ditu.

Hirugarren edizioan, berrikuntzak

Lehen edizioa hiru diziplinatara mugatu zen, literaturara, antzerkigintzara eta zinemagintzara. Bigarren aldian komikigintza gehitu zioten. Lehen aldian 26 sortzaile eta bigarrenean 22 hautatu zituzten.

Aurtengo edizioan aipatutako lau alorrak jorratu beharko dituzte parte hartzaileek, eta zenbait berrikuntza aurkeztu dituzte antolatzaileek. Antzerkigintzaren kasuan, gutxienez antzerkigile edo konpainia hasiberri bat hautatu beharko dute –hasiberritzat hartuko da aurretik ibilbide profesionalik izan ez duen pertsona edo konpainia–. “Antzerkigile hasiberrientzako plazak falta dira”, eta Geuretik Sortuak beka “oso tranpolin ona” izan liteke Euskal Herriko plazetara salto egiteko.

Jakin badakite Geuretik Sortuak-ekoek erronka handia dela antzezlan bat sortu eta bira oso bat antolatzea, hori dela eta bidelagun profesional bat izango dute hautatutako pertsona edo konpainia hasiberriek. Gainera, antzerkigile profesionalentzako beka handiagoa izango da aurtengoan.

Gainerako alorretako oinarriak antzekoak izango dira. Deialdia, xehetasuna eta izena emateko prozedura hemen dago ikusgai.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.