Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Tasen eta zergen prezioa eguneratzea "beharrezkoa" dela uste du EAJk

2025erako onartu diren Ordenantza Fiskalen gaineko irakurketa egin dute jeltzaleek. Ez dituztela "progresibitateko edo gizarte justiziako neurririk aplikatu" salatu dute.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/11/06

Joan den asteko plenoan, beste zenbait gairen artean, 2025erako Ordenantza Fiskalak onartu zituzten udal ordezkariek, %2,9ko eguneraketa orokorrarekin. Hartutako erabakien gaineko irakurketa egin du EAJ taldeak, ohar bidez.

Lehenik eta behin, adierazi dute udal gobernuak ez duela “zerga eta tasak ordaintzeko progresibitate neurri gehigarririk proposatu”, nahiz eta, jeltzaleen arabera, “EH Bilduk eta Podemosek behin eta berriz eskatu zuten hori oposizioan zeudenean”.

Zabor tasan izan den igoera ikusita, jeltzaleek gogorarazi dute iaz proposatu zutela “ordenantza fiskalak planteatzerakoan, besteak beste, horien zenbatekoaren progresibitatea kontuan hartzea” (zabor ekoizpenaren mailaren arabera). Orduan, udal gobernuko buru den taldeak azterlan bat egingo zuela “ziurtatu” ziela dio EAJk, “ordenantza fiskalak progresiboagoak eta bidezkoagoak izan zitezen”.

Alkateak agindutako azterlana egina zuela adierazi ziela salatu dute, baina hala ere, ez dagoela “neurri bakar bat ere ordenantzak progresiboagoak izan daitezen”. “Izugarri bidegabea eta ez solidarioa da sortzen ez duten zabor kantitatea murrizteko ahalegina egiten dutenentzat, eta ez da solidarioa, halaber, egoera zaurgarrien dauden herritarrentzat”. “Beste behin”, erantsi dute, EH Bilduk eta Podemosek promestutakoa ez betetzea leporatu diete bi taldeei, eta agerian uzten duela horrek “EH Bildu oposizioan aldarrikatzen ari ziren asmoek gehiago erantzuten ziotela hauteskundeak irabazteko estrategia bati pasaitarren bizitza hobetzeko benetako interesari baino”.

Tasen eta zergen prezioa eguneratzea “beharrezkoa” dela gaineratu du taldeak. “Badakigu araudiak zabor tasa handitzera behartzen duela. Hala ere, zenbait hobari aplikatu zekizkiekeen hondakinak bereizteko eta zabor gutxiago ekoizteko ahalegina egiten dutenei. Eta ez dago horren arrastorik EH Bilduren eta Podemosen proposamenean, alkateak osoko bilkuran progresibitatea eta gizarte justizia aipatu arren”.

Adostasunak bilatzeko Teo Alberroren zein EH Bilduren aldetik “arrastorik ere” ez dela egon erantsi dute, “adostasun hitza aldarrikatzea oso gustuko badu ere”. “Ezinezkoa da oposizioarekin adostasun batera iristea proposamenak aurkezteko, horiek aztertzeko eta ekarpenak aurkezteko gutxieneko eperik eman gabe. Gehiengo osoa dute, eta arrabola aplikatzen dute haien jarduteko moduan. Guztiz legitimoa da. Ez da horren legitimoa, ordea, modu batean jardutea eta herritarrei beste batean jarduten dela adieraztea.

Bukatzeko, jeltzaleek adierazi dute “guztiok garela beharrezkoak Pasaia bidezkoagoa eta solidarioa egiteko” eta egungo udal gobernuaren “jarrera gorabehera”, eskua lzuatu diote “Pasaiaren eta herritarren onurarako akordioak lortzeko” asmoz.

Erlazionatutako edukia2025ean, Ordenantza Fiskal berriak
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.