Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Andonaegi auzoa, "birgaitze sakonean"

Trintxerpeko auzoan egiten ari diren lanak bisitatu dituzte gaur Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburu Denis Itxasok eta Teo Alberro alkateak.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/11/07

Pasaiako alkate Teo Alberro eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburu Denis Itxaso Trintxerpeko Andonaegi auzoan izan dira gaur goizean, bertan egiten ari diren lanak bertatik bertara ezagutzeko. Proiektua egun zein egoeratan dagoen ikusi ahal izan dute bisita honetan. Bukaeran, agerraldia eskaini dute bi ordezkariek, lanen nondik norakoak azaltzeko. Haiekin batera izan dira Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza eta Hiri Agendako sailburuorde Juan Carlos Abascal, Lurralde Plangintza eta Hiri Agendako zuzendari Mikel Gargallo, Trintxerpeko Etxebizitza eta Hirigintzako zinegotzi eta alkateorde Iraitz Pazos eta udaleko Mugikortasun zinegotzi Mikel Garcia izan dira. Urtzi Bagües arkitektoak gidatu du bisita. 

Auzoan “birgaitze sakona” egiten ari direla azaldu dute. 19 ataritan ari dira lanean, eta lan hauek 190 etxebizitzari egingo die mesede. Proiektua Europar Batasunak finantzatutako Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barruan kokatzen da, eta helburu gisa, “energia eraginkortasuna eta eraikinen irisgarritasuna hobetzea” du, “jasangarritasunari eta egoiliarren bizi kalitateari lagunduz”. Ekintza planak 15 milioi eurotik gorako inbertsioa du. 

Itxasok proiektuaren garrantzia nabarmendu nahi izan du: “Andonaegiko proiektu honek erosotasuna hobetu eta etxeetako energia kontsumoa murrizteaz gain, bizilagunek ingurune irisgarriagoaz eta seguruagoaz gozatzeko aukera izango dute”, esan du.

Bestalde, alkateak obra hauek herritarren egunerokoan “eragin handia” izango duela esan du, “batez ere adineko pertsonen eta kalteberenen bizi kalitatean”. Plan honek hiru oinarri dituela erantsi du: eraikinen birgaitze integrala, urbanizazioa eta ekipamendu publikoa. “Hori guztia faseka egingo da, eraikinak zaharberritzen eta Igeldo kalea urbanizatzen hasita. Obra laster lizitatuko da”.

Lanei dagokionez, azaldu du birgaitze planak jarduera espezifikoak biltzen dituela, hala nola, fatxaden isolamendu termikoa eta estalkiena hobetzea; berokuntza sistemen ordez energia eraginkortasun handiagoko beste batzuk jartzea; eta igogailuak eta arrapalak jartzea, mugikortasun urriko pertsonen irisgarritasuna errazteko. Guzti horrekin energia kontsumoa eta C02 isuriak murriztea espero dute.

190 etxebizitzetatik 160tan inguratzailearen birgaitze energetikoa eta irisgarritasuna hobetuko dituzte, eraikinen barruan igogailuak jarriz eta atarietan lanak eginez, “bide publikotik irisgarritasun unibertsala bermatzeko”. Gainerako 30 etxeetan, berriz, irisgarritasun unibertsala baino ez da bermatuko, energia eraginkortasunaren baldintzak betetzen baitituzte jada.

Etxebizitzekin batera, kaleak berrurbanizatzeko planak ere aurreikusi dituzte, tartean, egoteko eremuak eta zuhaztien berritzea lehenetsiko dituzte. Hiri altzariak hobetzea eta azpiegiturak berritzea ere aurreikusi dute.

Oinezkoei lehentasuna
Eremua berriz urbanizatzearen helburua “oinezkoentzako guneei lehentasuna ematea” dela gaineratu dute ordezkariek. Horregatik, espaloirako eta galtzadarako nibel bakarra izatea proposatu dute arkitektoek, “zuhaizti berria auzoa leku berdeago bihurtzeko, eta atari berriak urbanizazioan integratzeko” asmoz, besteak beste.

Alberrok aurreratu du aparkalekuen eraikin publiko berri bat egitea ere aurreikusi dutela. “Eraikin hori gainerako faseak baino lehen burutu beharko da, urbanizazioak lehentasuna ematen baitie oinezkoei, eta, horretarako, aparkatzeko leku jakin batzuk kendu beharko dira”, erantsi du.

Auzotarren ekarpenak proiektuan “funtsezkoa” izan dela gaineratu du alkateak. Komunitateak birgaitze prozesuan izan duen inplikazioa nabarmendu du, eta aipatu du “horrelako jarduerek alde guztien lankidetza behar dutela emaitza optimoak lortzeko”.

Jarraian, gaurko bisitako zenbait irudi:

DSC01287
DSC01287
DSC01279
DSC01279
DSC01253
DSC01253
DSC01245
DSC01245
DSC01240
DSC01240
DSC01206
DSC01206
DSC01170
DSC01170

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.