Hitzen Lihoak liburu azoka antolatu du estreinakoz
'I. Hitzen Lihoa liburu azoka ttikia' igandean (hilak 10) izango da, eta besteak beste herriko idazleen nobedadeak egongo dira eskuragarri.
Herriko eta inguruko haur, gazte eta helduei zuzenduta, Hitzen Lihoa liburu azoka ttikia antolatu dute lehenengoz Oiartzunen. Igandean (hilak 10) izango da azoka, Kontzejupean, 11:00etatik 13:30era.
Karmele Mitxelena eta Aintzane Galardi egongo dira liburuak sinatzen, eta postuan herriko idazleen nobedadeak, Alaine Agirre idazle gonbidatuaren liburuak, 1545 argitaletxearen liburuak eta Metrokoadrokaren liburuak egongo dira salgai.