Auzolana, itsasoaren alde
ITSAS ZAINTZA SAREA-k Azaroaren 17an Gipuzkoako kostaldeko 6 herritan itsas- hondakinen bilketak antolatu ditu: dei egiten die herritar guztiei auzolanean parte hartzera.
ITSAS ZAINTZA SAREA-k itsas-hondakinen bilketa handi bat antolatu du azaroaren 17an 11.00etan, ondorengo herriotan: Pasaia, Donostia, Hondarribia, Zarautz, Mutriku eta Zumaia.
SAREA-k identifikatutako zabor-metaketa gune estrategikoetan egingo da bilketa, eta horretarako auzolanera ditu herritar guztiak. Ekimen honekin, itsasoaren zaintzaren inguruko kontzientzia piztea bilatzen da, hain justu ere Hondakinen Prebentziorako Europako Astea izango den egunetan.
Parte hartu nahi duenak itsaszaintzasarea@mater.eus helbidera idatzi edo 619 814 225 telefonora (Markel Elizalde) dei dezake.
ITSAS ZAINTZA SAREA Mater Ontzi Museo Ekoaktib oa-k (Pasaia) itsasoaren kontserbazioa bultzatzeko abiatutako ekimena da, eta Gipuzkoako 50 eragilek osatzen dute.