Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

"Agur" baino, "gero arte" esango du Falcon Crest-ek

Betiko itxi ditu ateak San Pedroko Muguruza Ardoak taberna-jatetxeak. Emozioz, eskertzez eta omenaldiz jositako egunak izaten ari dira 'Falcon Crest'-eko familia osatzen dutenentzat.

Maria Luisa Arregi, jada itxita dagoen tabernaren atarian.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/11/08

Azken astea arraroa izan da sanpedrotar askorentzat, hutsune bat sumatu dute askok Torreatze inguruko pasealekuan. Muguruza Ardoak tabernak betiko itxi ditu ateak, kartel eta terrazarik gabe jada, hotz geratu da tragoska bat hartu edota mokadu goxo bat jateko herritarren txoko kuttunenetako bat. Joan den asteko osteguna azkenekoa izan zen Falcon Crest izenez ere ezaguna den taberna mitikoarentzat. 

Emozioz, eskertzez eta omenaldiz beteriko egunak izan ziren aurreko astekoak, hori aitortu dio hitza-ri bertako jabe eta hiru hamarkadaz bilgunearen gidari izan den Maria Luisa Arregik. «Hunkigarri eta oso politak izan dira azken egunak. Osteguna eromena izan zen, ikaragarria. Egunotan [garbiketa lanak egiten ari diren bitartean] bezero ohi asko pasatu dira ea benetan itxita dagoen galdetuz, badaezpada ere. Itxaropen hori dute batzuk oraindik», azaldu du, barrez. 

1990ko hamarkadan hasi zuen bidea taberna ezagunak. Ardo biltegi izatetik taberna-jatetxe izatera egin zuen salto, eta berehala heldu zitzaion ospea. Gakoa, Arregik eta bere familiak eskainitako gertuko tratuaz gainera, sukaldetik irteten ziren plater goxoak izan dira, bertako sukaldaritzaren ikur bihurtu direnak. Ordutik, arrain frijitua edota lapikoan egindako plater goxo bat dastatzeko erreferente izan da Muguruza Ardoak, barrutian, barrutitik kanpo, eta urrunean.

Taberna bat baino, San Pedroko asko eta askorentzat eurena «bigarren etxe bat» izan dela uste du Arregik. «Egunotan, guk bezala, bezeroek ere malko asko bota dituzte, asko umezurtz gelditu dira. Hemen kuadrillak sortu dira, bikoteak. Une mundialak bizi izan ditugu hemen. Familia txiki bat bihurtu ginen. Batzuk hau elkarte bat zela pentsatzen zuten, eta hori da bilatu genuena hasieratik, guztientzat elkargune bat izatea», erantsi du. 

Jubilatzeko garaia heldu zaio Arregiri. Ixteko erabakia hartzea asko kosta zaiola aitortu du, baina primizia bat eman dio hitza-ri, oso pozik: agur baino, gero arte esango duela Falcon Crest-ek. «Muguruza Ardoak bukatu da, baina ondoan taberna bat irekiko dute ezagun batzuek, eta hemengo esentzia eta filosofia eramango dugu hara». Datozen hiletan, jubilatu arte, haiekin izango da orpoz orpo Arregi, urte hauetan guztietan ikasitakoa transmitituko die gidari berriei. Oraindik erabakia hartuta ez badute ere, «ziur aski» Falcon Crest izena jarriko diotela aurreratu du Arregik. «Falcon-ek, nire txikitxoak jarraituko du. Pena handia izango nuke horrela izango ez balitz. Jarraipen bat izateak asko pozten nau».

Esentzia berbera
Etorkizuneko Falcon Crest-ek zaharraren esentzia berbera izango duela hitz eman du Arregik. «Formula berbera eramango dugu: aulki handi eta luzeak elkar ezagutzeko, telebistarik ez… Eta platerak ere berberak izango dira, eguneko arraina, kaxuelitak, hamaiketakoak, betiko pintxoak…». Beraz, aurki, ongi jan eta konpainia ona maite dutenek bigarren etxe bat izango dute berriro, Falcon-etik metro eskasera, gainera. «Horrelako taberna oso gutxi geratzen dira, eta harro egoteko modukoa da lortu duguna. Hau mantentzen bada, asebeteta geratzen naiz», aitortu du, itxaropentsu.

Esker on hitzak besterik ez ditu Arregik, modu batean ala bestean, Muguruza Ardoak familia osatu duten guztientzat: «Oso polita izan da bide hau. Hiru hamarkada hauetan sortu diren harremanak, sentitu dudan esker ona… Egun hauetan sentitu duguna izugarria izan da, eta bakarrik eskerrak ematea dagokit, urte hauetan guztietan familia handi honen parte izateagatik».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.