PSE-EEk Komunitate Energetikoaren sorrera txalotu du
Autokontsumo kolektiboaren bidez familia eta tokiko komertzioek faktura energetikoaren %30a aurrezten ahalko dute. Lezoko Udaleko Talde Sozialistak herritarrak ekimen honekin bat egitera deitu ditu.
Iratzerri elkartea, udalarekin lankidetzan, Komunitate Energetikoa sortzeko bidean da, ekimen honen helburua energia berriztagarriak sustatzea eta herritarren energia kostua murriztea delarik.
Lezoko PSE-EEk begi onez ikusi du Komunitate Energetikoaren sorrera, eta herritarrei parte hartzera dei egiten die, energia berriztagarriak ekoiztu, kudeatu eta kontsumitzea ahalbidetuko baitie. Ingurumen eta jasangarritasunean aurrerapenak eginez, Komunitate Energetikoek herritarrak trantsizio ekologikoaren aldeko eragile izatea ahalbidetzen dute. Alderdi Sozialistaren hitzetan, Udalak eguzki panelak eraikin publikoetan jarriko direla bermatu behar du.
Autokontsumo kolektiboaren bidez, %30 arte aurreztu daiteke faktura energetikoan, Gipuzkoako 55 udalerritan gertatzen den moduan. Gaur egun Gipuzkoan 60 Komunitate Energetiko daude, horietako 55 komunitate herritarrak dira eta beste bost komunitate industrialak. Guztira 55 udalerritako 10.000 inguru familiaren beharrak asetzen dituzte.