Lau liburu berri kaleratu ditu Antton Kazabonek
Antton Kazabonek lau lan berri egin ditu: 'Ez dakit zergatik', 'Nire musika kutxa', 'Amestoki goxoa' eta 'Lainozko krema'.
Antton Kazabonek lau liburu berri sortu ditu, eta horietako bi Sarako Ikusi-mikusi ekitaldian aurkeztu zituen: Ez dakit zergatik eta Nire musika kutxa. Bada, beste bi libururen aurkezpena ere egingo duela aurreratu du idazleak: Amestoki goxoa eta Lainozko krema. Durangoko Azokan –Abenduaren 7an, Saguganbara– aurkeztuko ditu horiek, eta ilustratzaileekin izango da hitzorduan.
Amestoki goxoa Leire Iparragirreren laguntzarekin egin du; Nire musika kutxa Paul Caballerorenarekin eta Lainozko krema eta Ez dakit zergatik liburuetan Jokin Mitxelena izan du bidelagun.
