Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoa Elorsoron izango da
Hiru finalaurrekoetan lehena izango da Oiartzungoa. Ane Labaka Mayoz, Asier Azpiroz Iztueta, Beñat Gaztelumendi Arandia, Eli Pagola Apezetxea, Nerea Elustondo Plazaola eta Oier Etxeberria Zubimendi izango dira bertsolariak.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoa igandean –hilak 17– jokatuko da Elorsoro kiroldegian, 17:00etan. Hiru finalaurreko jokatuko dira, eta lehena izango da Oiartzungoa. Ane Labaka Mayoz, Asier Azpiroz Iztueta, Beñat Gaztelumendi Arandia, Eli Pagola Apezetxea, Nerea Elustondo Plazaola eta Oier Etxeberria Zubimendi izango dira bertsolariak, eta gai jartzailea Ane Ezenarro Beristain izango da.
Saioa epaitzeaz bost epaile hauek arduratuko dira: Bakarne Urreaga Etxeberria, Eneritz Azkue Basurko, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde eta Mikel Lersundi Ayestaran. Idazkaria Aratz Irazustabarrena Garmendia izango da.
Sarrerak hemen erosi behar dira. 18 eurokoa da sarrera orokorraren prezioa, 13 eurokoa 6-18 adin tartekoena, eta 15eurokoa Bertsozale Elkarteko bazkideena. Hala ere, Hitzakideek badute sarrera eskuratzeko aukera; izan ere, Oiartzungo finalaurrekorako bi sarrera bikoitzen zozketa dago martxan.
Kiroldegiko ateak lauetan irekiko dituzte.