Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Ikuspegi feminista euskal antzerkian txertatzeari buruz hausnartzen

'Euskal Antzerkigintza Feminista Baterantz' topaketa egingo dute hilaren 29an, Oiartzunen. Egun osoko egitaraua osatu dute.

Aurkezpen eguneko irudia. / Ananda Berasarte.
Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2024/11/12

Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak (EHAZE) ikuspegi feminista euskal antzerkian txertatzeari buruz hausnartzeko jardunaldi bat antolatu du Oiartzunen. Euskal Antzerkigintza Feminista Baterantz topaketa hilaren 29an izango da, Landetxen. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamenduarekin, Oiartzungo Udalarekin eta herriko Asanblada Feministarekin lankidetzan sortu dute ekimena.

Jardunaldi honen helburua da euskal antzerkigintzaren egungo egoera ikuspegi feministatik modu kolektiboan aztertzea, antzerki inklusiboagoa eta kontzienteagoa sortzera bideratutako erronkei, gatazkei, beharrei eta indarguneei helduz. “Topaketa hau hausnarketarako eta ekintzarako gune bat da, euskal antzerkigintzan praktika feministak txertatzen jarraitzeko, antzerkiaren esparrua bidezkoagoa eta eraldatzaileagoa izan dadin”. 

Nora Velez del Burgo Zalakain, Oiartzungo berdintasun zinegotzia: “Antzerkia tresna oso interesgarria da gaur egungo errealitatea aztertzeko. Jendarte patriarkal batean bizi gara eta ondorioz antzerkigintza ere horren isla da. Arlo hori ikuspegi feminista batetik aztertzea ezinbestekoa da errotutako genero desberdintasunak, botere harremanak eta emakumeen ikusgarritasun eza mahai gaineratzeko. Funtsean, praktika feministak beharrezkoak dira kaleetan, etxeetan eta eszenatokietan, helburu dugun jendarte parekidea lortzeko bidean”.

Irati Baroja Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteko arduradunak, bestalde, azaldu du “aspalditik” dabiltzala euskal antzerkigintza ikuspegi feminista batetik eraikitzeko langintzan, eta oraingoan urrats bat gehiago emateko unea dela ikusi dute “aztertuz, gogoetatuz, elkar topatuz eta, batez ere, pentsamendua saretuz. Oiartzungo jardunaldia ahalik eta irekiena eta parte hartzailea izateko moduan diseinatu dugu, hainbat eragilerekin elkarlanean “.

Bestalde, Goizane Alvarez Kulturako diputatuak aipatu du kultura eta arte eszenikoak tresna indartsuak direla “gizartea zalantzan jartzeko eta eraldatzeko”.  Gainera, EHAZEk ikuspegi feminista duen antzerkiari buruz egiten duen hausnarketa eta erakusten duen konpromisoa “urrats ausartak eta beharrezkoak” direla gaineratu du, eta gizarte “bidezkoago, berdinzaleago eta kritikoago bat” sustatzen laguntzen dutela esanaz amaitu du bere hitzartzea.

Bertaratzeko izena eman behar da, hemen.

Jardunaldiaren egitaraua

  • 11:30. Harrera.
  • 12:00. Ongietorri ekitaldia eta gaiaren aurkezpena.
  • 12:30. Etenaldia.
  • 13:00. Lan saioak.
    • Gune feministatik sortzea eta ahalduntzea euskal antzerkigintzan.
    • Sareak sendotzea euskal antzerkigintzan.
    • Kultura politikak eta euskal antzerkigintzaren egoera.
    • Inklusioa euskal antzerkigintzan.
  • 14:30.  Bazkaria.
  • Bazkalostean, goizeko lanak partekatzea.
  • 18:00. Mahai ingurua. Euskal antzerkigintza feminista baterantz: zertarako eta nola?
  • 20:00. Itxiera Orgasmo taldearen eskutik eta amaierako ospakizuna.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.