Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

"Ez dugu horrelako gertaerarik onartzen, ez Pasaian, ez inon"

Mobilizazio jendetsua egin dute gaur iluntzean Trintxerpen, dozenaka eta dozenaka lagunek Pasaiako Mugimendu Feministaren deiari erantzun diote. Irmoki salatu dute atzoko eraso matxista.

Jendetza bildu da Serafin Esnaola plazan.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/11/18

Pasaitarrek irmoki erantzun diote atzo eguerdian herrian izandako eraso matxistari. Goizean bezalaxe, arratsaldean ere jendetzak erantzun dio Pasaiako Mugimendu Feministak deitutako mobilizazioarekin, dozenaka eta dozenaka pasaitarrek euren haserrea kalera atera dute. Serafin Esnaola plazan elkarretaratze jendetsua egin dute.

Lehenik eta behin, elkartasun eta babes osoa adierazi diote erasoa jasan zuen emakumeari: “ez dugu horrelako gertaerarik onartzen, ez gure udalerrian, ez inon, ezta haien erakunde, elkarte eta herritarrengan ere”, esan dute. “Gaitz sozial” hori salatu eta borrokatzeko lanean jarraituko dutela adierazi dute gaurkoan, “emakumeen bizitzak erdigunean jartzea lortu arte, sistema heteropatriarkal, kapitalista eta kolonialak sortzen duten indarkerietatik eta botere harremanetatik libre”. “Gora borroka feminista” oihu eta txalo artean bukatu dute gaurko mobilizazioa.

Atzo eguerdian izan zen eraso matxista. 35 urteko gizon bat bere bikotekidea hiltzen saiatu zen, laban batekin erasotu zuen emakumea euren etxebizitzan. Segurtasun Sailak emandako informazioaren arabera, 12:50ak aldean bertaratu ziren ertzainak, Arrandegi kaleko etxebizitzan. Bertan, gizonak emakumea lepotik zuen helduta esku batekin, eta bestean labana handi bat zuen. Agenteek erasotzaileari aurre egin zioten, eta unean atxilotu zuten. Emakumea Donostiako ospitalera eraman behar izan zuten, zauri oso larriak eragin baitzizkion erasotzaileak.

Erasotzailea ertzain etxera eraman zuten, “genero indarkeria esparruan hilketa egiten saiatzea” leporatuta. Epailearen esku utzi dute jada.

Udalak eta aldundiak ere gogor salatu dute atzoko erasoa. “Gertakari honek berriz ere agerian utzi du jendarte parekidea eraikitzeko gizonen eta emakumeen arteko botere harremanak gainditu egin behar direla”, esan du, udalaren izenean, Laura Ré zinegotziak gaurko elkarretaratzean. Aldundiak ere erasoa arbuiatzeko adierazpena kaleratu du gaur: “Pertsonen duintasuna bermatzea, sexu askatasuna eta osotasun fisikoa errespetatzea, eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna praktikara eramatea eskubide bortxaezinak dira, eskubide horien aurka egiten duten jokabideek ez dute lekurik gure gizartean”, esan dute hedabideei bidalitako oharrean.

Jarraian, HITZAk gaurko mobilizazioan ateratako zenbait irudi:

DSC03667
DSC03667
DSC03723
DSC03723
DSC03715
DSC03715
DSC03734
DSC03734
DSC03692
DSC03692
DSC03726
DSC03726
DSC03722
DSC03722
DSC03689
DSC03689
DSC03677
DSC03677
DSC03718
DSC03718

 

Erlazionatutako edukiaAldundia: “Indarkeria sexistarik gabeko kaleak, auzoak eta udalerriak nahi ditugu”Trintxerpeko eraso matxistari arbuioa udaletxearen atarianEmakume bat hiltzen saiatu da gizon bat Trintxerpen
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.