Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Asteburu honetan jarriko diote ginga 26. Ikuska-ri

Aurtengo film laburren erakustaldiko lehen asteburuan Emea eta Anitza sariak banatu zituzten. Larunbatean izango da sari banaketa nagusia.

Joan den larunbateko sari banaketaren irudia.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/11/20

Joan den asteburuko emanaldi eta saioen ondoren, asteburu honetan jarriko diote ginga Ikuska Pasaiako Badiako Film Laburren Nazioarteko Erakustaldiaren 26. edizioari. Askotariko proiekzioak izaten ari dira joan den hilaren 15etik, orotara, 27 lan aurkeztu dira aurten. Larunbatean jakinaraziko dute aurtengo onenak zeintzuk izan diren. 

Larunbatean sari banaketa nagusia izango bada ere, aurreko asteburuan ere omenaldi eta aitortzarako tartea izan zen. Emea eta Anitza saioa egin zuten larunbatean, izen bereko sariak banatu zituzten. Averix taldeak dantza ikuskizun ederra eskaini zuen sari banaketa ekitaldiari hasiera emateko. Josu Elberdinek musika jarri zion galari, eta Luisma Laboak egin zituen aurkezle lanak. 

Aurten, berritasun gisa, Oarsoaldeko emakumeen taldeei zabaldu zaie Emea eta Anitza Saria. Guztira, zazpi film labur hautatu zituzten emakumeen taldekoek eta beraiek aukeratu zituzten saridunak. Bi film saritu zituzten larunbatean: Sandra Gallego eta Pilar Gomezen Colorado (lehen saria) eta Juli Suarezen Por qué volvías cada verano filma (bigarren saria). Adinkideko Kakorratz taldearen eskutik artisau opari bat jaso zuten bi zuzendariek. 

Aurtengo ekitaldiari bukaera biribila emateko intrigako eta beldurrezko film laburren proiekzioak egingo dituzte ostiral gauean. Larunbatean, berriz, sari banaketa egingo dute, 19:00etan, Trintxerpeko alkateordetzan. Egitarau eta informazio guztia, lotura honetan kontsulta daiteke.

Larunbatean, paraleloki, eskualdeko beste herrietan ere zenbait proiekzio izango dira. Errenteria-Oreretan, Oiartzunen eta Lezon izango dira horiek. Lehena euskaltegiko ikasleei eskainiko diete, Errenteriako Niessen aretoan 10:00etan. Egun berean arratsaldeko 18:00etan bigarren filma proiektatuko dute Oiartzungo Landetxe Auditorioan. Lezokoa asteartean egin zuten.

Kategoria ezberdinetako sarietan 6.600 euro banatuko dituzte guztira.

Erlazionatutako edukiaIkuska, ostiraletik hilaren 23ra
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.