Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaUdala

Energia aholkularitza zerbitzu berria du Pasaiak

Bulego berri bat ireki dute Trintxerpeko merkatuaren eraikinean. Asteartero izango da zabalik.

Pazos eta Alberro, bulegoko espezialista batekin.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/11/20

Atzotik (hilak 19), energia aholkularitza zerbitzu integrala eskainiko duen bulego berri bat du Pasaiak. Trintxerpeko merkatuaren eraikinean kokatu dute bulego berria, udaleko eta Oarsoaldeko Energia Bulegoak elkarlanean jarri dute martxan zerbitzua. Udaleko iturrien arabera, bulego honen bidez “energia kontsumoaren kudeaketan eta beren etxeetako eraginkortasunaren hobekuntzan” lagundu nahi diete pasaitarrei.

Asteartero izango da zabalik bulegoa. Bertan, honako gaien inguruko aholkularitza pertsonalizatua eskainiko diete herritarrei: fakturak interpretatzea eta kontsumoa aztertzea; energia tarifei eta dauden laguntzei buruzko informazio eguneratua; etxean energia eraginkortasuna eta energia berriztagarrien erabilera hobetzeko aholku praktikoak; eta berrikuntzak energia legerian, eta energia gaiei buruzko prestakuntza jasotzeko aukerak.

Pasaitarrei “informazio eskuragarri eta praktikoa” eman nahi diete zerbitzu honekin, “pertsona bakoitzak erabaki informatuak hartu eta bere energia kontsumoa murriztu ahal izan dezan, ohiturak egokituz eta tarifa egokienak aukeratuz”, udaleko iturrien arabera.

Bulego honetan teknikari espezializatuak ariko dira lanean, asteartero, 9:00etatik 14:00etara eta 14:30etik 16:00etara. Hitzordua aldez aurretik hartzea gomendatu du udalak, “arreta arinagoa emateko” asmoz.

Teo Alberro alkateak “doako baliabide hau erabiltzera” gonbidatu ditu pasaitar guztiak. Iraitz Pazos Ingurumen zinegotziak ere bide beretik jo du eta ziurtatu du bulego honen bidez etxeko eraginkortasun energetikoa aurrezteko eta hobetzeko “beharrezko laguntza” emango dutela, “ingurumena babesten ere lagunduz”.

Informazio gehiago jasotzeko 943 34 41 60 telefonora hots egin daiteke. Bestela, helbide honetara idatzi daiteke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.