Gatz tailerra, hilaren 30ean
Familia Jolasean programaren barruko ekitaldia da gatz tailerra. Euskararen erabilera sustatzeko asmoa du.
Familia Jolasean programaren barruan, gatz tailerra antolatu dute hilaren 30erako Errenterian. Bertaratuko diren familiek eskulanak egiteko aukera edukiko dute.
Familia Jolasean programak aisiaren bidez familian euskararen erabilera sustatzeko asmoa du. Ikasturte osoan zehar, ostiraletako Agustinak auzoko jarduerez gain, hilero larunbat batean beste ekintza batzuk antolatu dituzte.
Lau Haizetara elkartearen egoitzan izango da tailerra, eta hilaren 27ko 10:00ak arte egongo da Udalaren web gunean izena emateko aukera.
Edozein duda edo zalantza izanez gero gazteria@errenteria.eus helbidera edo 943 449 606 telefonora galdetu daiteke.