Udazkeneko bermut torero musikatua hilaren 30ean izango da
Kale argazki batekin hasiko dute eguna, eta ondorenean emango diote jarraipena bermut torero musikari ibiltariari Miren tabernatik.
San Juan kaleko batzordeak iragarri duenez, hilaren 30ean izango da udazkeneko bermut torero musikatua.
13:00etan hasiko da egitaraua kale argazki batekin, eta San Juan kaleko argazki bilduma libururako erabiliko dute irudia.
Jarraian bermut torero musikari ibiltaria hasiko da Miren tabernatik, eta amaitzeko, kafe toreroaren txanda izango da leku berean.
Jolasteko astia ere izango da hitzorduan; kalabaza erraldoiaren lehiaketa antolatu baitute batzordekoek. Pisua asmatzen duenak etxera eramango du barazkia.
Antolatzaileek esan dutenez, San Juan Kaleko 2025eko pareta egutegia eskuragarri egongo da egun horretan bertan.