Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Esti eta Mikel Markezek itxiko dute aurtengo Kontu Kantari

Abenduaren 1ean kontzertu berezia eskainiko du bikoteak Antxon. "Modu natural eta biluzian" aurkeztuko direla aurreratu du Kultura sailak.

Esti eta Mikel Markez.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/11/21

Hiru emanaldi arrakastatsu eskaini ondoren, hurrengo igandean (abenduak 1) emango diote bukaera aurtengo Kontu Kantari Pasaiako Solasaldi Musikatuen zikloari. Esti eta Mikel Markez musikarien emanaldiarekin biribilduko dute lehen edizioa, ginga jarriko dio bikoteak. Antxon izango da emanaldi berezia, Kultur Etxean. 19:00etan hasiko da.

Aita-alabek kontzertu berezia eskainiko dute, “modu natural eta biluzian” aurkeztuko direla aurreratu du Brionek. Ibilbidean izeneko ikuskizuna taularatuko dute. Azken urteotan elkarrekin ezagun egin dituzten abestiak eta bakoitzaren bakarkako lanak interpretatuko dituzte: “Estiren kantu garaikide eta freskoak, eta Mikelen klasiko eta hunkigarriak”.

Ahotsa eta gitarra besterik ez du erabiliko bikoteak, eta abestiak “antzinakoak, egungoak eta etorkizunerako keinuz betatakoak” izango direla aurreratu dute. Kontzertuan zehar, bertaratutakoekin lanaren nondik norakoak, sorkuntza prozesuak edota etorkizuneko proiektuak partekatuko dituzte. Oihana Maritorena aktoreak gidatuko du solasaldi musikatua.

Brionek esan du Kontu Kantari “Pasaiako kultur egutegiko ezinbesteko hitzordu bihurtu” dela, aurreko hiru emanaldiek “harrera beroa” izan zutela aitortu du, “herriko bazter guztiak musikaz eta emozioz bete baitituzte, ekimen honen sustrai sakonak erakutsiz”. Harrotasuna adierazi du udalaren izenean egitasmoak urte honetan izan duen ibilbideagatik. Datorren urterako beste edizio bat prestatzen hasi dira jada, hori aurreratu du. Aurki emango dute horren berri, baina orain “gero arte esteko garaia” dela esan du Brionek: “Eskerrik asko ekimen honi egin diozuen harreragatik”.

Sarrerak dagoeneko eros daiteke, 5 euroan, lotura honetan.

Erlazionatutako edukia«Helduok jakin behar dugu zer egiten duten gazteek; bestela, zer herri klase da hau?»Euskal musikaren erreferenteak Pasaian izango dira
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.