Mater-eko zuzendari Izaskun Suberbiolaren lana aitortu du aldundiak
'Gipuzkoako emakumeak iraunkortasunaren alde' izeneko sari banaketaren lehen edizioren sari nagusia eman diote, besteak beste, "ingurumenaren aldeko ikuspegi estrategikoa eta ekintza bateratzeko duen gaitasunarengatik".
Mater Ontzi Museo Ekoaktiboko zuzendari Izaskun Suberbiolaren lana aitortu berri du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Gipuzkoako emakumeak iraunkortasunaren alde izeneko sari banaketaren lehen edizioan saritu dute Mater-eko gidaria, besteak beste, “Mater bezalako egitasmo adierazgarria gidatu izanagatik”. Ekonomia zirkularra eta ingurumenaren kontserbazioa sutatzen duten proiektuetan erakutsitako lidergoa nabarmentzen du sari honek, eta Suberbiola izan da lehen emakume aitortua.
Aldundiko iturrien arabera, “ingurumenaren aldeko ikuspegi estrategikoa eta ekintza bateratzeko duen gaitasunarengatik” saritu dute Suberbiola. “Berrikuntzarekiko duen ikuspegia eta publiko ezberdinekin konektatzeko trebetasunak erreferentziazko eta inspirazio iturri bilakatu dute, tokiko komunitateak zein erakundeak mobilizatzeko gai den pertsona gisa. Bere izpiritu eraldatzaileak eta konpromisoak sari hau jasotzea eragin dute, Gipuzkoan eredu bihurtuz”, diote aldundiko iturriek.
Suberbiolarekin batera, Idoia Azaldegi eta Marta Ormazalen lana ere aitortu du aldundiak, haiek ere, “iraunkortasunaren arloan egindako lan nabarmenagatik”.