Merkal Calzadoseko langileek greban jarraitzen dute
Zazpi hilabete daramate greban eta ostiral honetan Donostiako dendaren aurrean egingo dute kontzentrazioa, 'Black friday' dela-eta.
Gipuzkoako Merkal Calzadoseko langileek 192 egun daramatzate greban. Grebara jotzea erabaki zuten enpresak uko egin zuelako langileen eskaerak jasoko dituen hitzarmen propioa negoziatzeari.
Hilaren 15ean–grebalarien presioaren ondorioz– enpresa batzordearekin biltzea lortu zuten langileek eta enpresaren jarrera berretsi dutela adierazi dute: “ez dago prest soldatak igotzeko”. Langileentzat jarrera hau “arduragabekeria hutsa” da, zazpi hilabeteko greba eta gero.
Egoera aldatu ezean grebarekin jarraituko dute. Bide horretan, egunero denden aurrean elkartzen jarraituko dute, eta hilaren 29an, Black friday egunean Donostiako San Martin merkatuan egingo dute kontzentrazioa, 12:30etik 13:30era.