Kontzertu solidarioa eskainiko du Illumbe Orkestra Sinfonikoak

Kutsu solidarioa izango du larunbateko emanaldiak, jasotako diru guztia Valentzian (Herrialde Katalanak) urri bukaeran izan zen denboraleak eragindako hondamendia pairatu dutenei bideratuko baitiete.

Larunbat honetan (hilak 30) kontzertu solidario bat eskainiko du Pasaiako Illumbe Orkestra Sinfonikoak. Easoko Abesbatzako Beteranoekin batera ariko dira Donostian, Grose auzoko San Inazio elizan hain zuzen. Kutsu solidarioa izango du emanaldiak, jasotako diru guztia Valentzian (Herrialde Katalanak) urri bukaeran izan zen denboraleak eragindako hondamendia pairatu dutenei bideratuko baitiete.

Joseba Garmendiak eta Ramon Berazak zuzenduko dute kontzertua. 20:00etan hasiko dute emanaldia eta ez da sarrerarik ordaindu beharko.
 
Valentziara bidaltzeko dirua biltzeko poltsa bat jarriko dute elizaren sarreran, herritarrek dirua bertan utz dezaten.
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.