Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Pasaia KM0 antzerki jaialdia, ate joka

Abenduaren 5etik 8ra bost emanaldi izango dira Donibanen eta Trintxerpen, "bikainak, bertakoak, hurbilak eta etxean ekoitzitakoak".

Iazko edizioko irudi bat.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/11/28

Pasaiako Udalak dena prest du aurtengo Pasaia KM0 jaialdirako. Datorren abenduaren 5etik 8ra egingo dutela aurreratu du erakundeak. Orotara, bost emanaldi izango dira aurtengo edizioan, Trintxerpen eta Donibanen.

Aitor Brion Kulturako eta Ondareko zinegotziaren arabera, jaialdiak “urtez urte berresten digu zenbateko kalitatea duen gure inguruko sortzaileek”. Aurtengo sorkuntzek “gure komunitatearen indarraz jabetzeko aukera” emango dutela erantsi du zinegotziak: “lan bikainak dira eta bertakoak, hurbilak, etxean ekoitzitakoak”, erantsi du.

Honako helburuak ditu jaialdiak, Brionek zerrendatu bezala: “ohartaraztea zein garrantzitsua den talde sormenaren bidez komunitatea sortzea, eta azaltzea talde sormenak dakartzan onurak eta sortzen duen gizarte kohesioa, belaunaldi desberdinetako eta gizarte errealitate ezberdinetako pertsonen artean sinergiak sortuz”.

Brionek adierazi du emanaldi guztien ondoren solasalditxo bat izango dela, eta edaria eta jatekoa ere eskainiko dutela, “ikusleen eta antzezleen arteko hartu emana elikatzeko”. Bide batez,Badia Plazan elkarteko kideak eskertu ditu, “gure herriari egiten dioten ekarpenagatik”.

Honakoa da egitaraua:

  • Abenduak 5 (osteguna da):
    • 19:30: Bonbonera taldearen Usuario Desconectado, Trintxerpeko Gudarien plazan.
    • 20:00: Anakrusa taldearen Zaborren Arteko Loreak, Trintxerpeko Gudarien plazan.
  • Abenduak 6 (ostirala da):
    • 20:00: Nueve Teatro taldearen Alguien voló sobre el nido del cuco, Donibaneko Juanba Berasategin. Sarrera doakoa da, baina erreserba egin beharko da, hemen.
  • Abenduak 7 (larunbata da):
    • 20:00: Aleka taldearen Koltxoi Azpian, Donibaneko Juanba Berasategi aretoan.
  • Abenduak 8 (igandea da):
    • 19:00: Trebera taldearen Nunca más joven, Donibaneko Juanba Berasategin (sarrerak agortu dira jada).

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Harrera Sareak salatu du lau kide identifikatu dituztela etxegabeei janaria emateagatik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Renfek autobusekin ordezkatu ditu Tolosa eta Beasain arteko tren zerbitzuak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Helmuga kalea izan dadin

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gipuzkoako zahar etxeetako lan baldintzak hobetzeko «ardura politikoa» har dezala exijitu dio ELAk aldundiari

Euskal Herria, Gipuzkoa

Insaustik eskatu du «ez politizatzeko» etxerik ez dutenen egoera

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.