Abenduaren 2an odola emateko aukera izango da Lezon
Odola eman nahi duenak 943 00 78 85 zenbakira deituta hartu beharko du hitzordua, aurrez.
Datorren astelehenean –abenduak 2– odola emateko aukera egongo da Lezoko anbulatorioan 17:30etik 21:00etara, eta odola eman nahi duenak hitzordua egunean bertan hartuko beharko du 943 00 78 85 zenbakira deituta. Hala ere, telefono bidez txanda hartzea lortzen ez duenak anbulatorioan bertan galdetu dezake ea hitzorduren bat libre dagoen. Alabaina, hemen ere eska daiteke hitzordua.