Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara
Egoitz Albizu, Pasaiako Euskaraldiko dinamizatzailea

«Ilusio hori berreskuratzeko gogoz gaude»

Egunotan egitekoa zen Euskaraldiaren laugarren edizioa atzeratzea erabaki dute, udaberriarekin batera helduko da euskararen aldeko ariketa erraldoia. Berritasunak izango direla aurreratu du Albizuk.

Egoitz Albizu.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/11/29

Laugarren Euskaraldirako reset egitea erabaki dute, hasierako ilusioa berreskuratu eta ariketa bat izatetik mugimendura egin dezan salto egitasmoak. Azaroan beharrean, datorren maiatzean abiatuko dute dinamika.

Laugarren Euskaraldia atzerapenarekin dator. Hori da berritasun nagusia, baina ez bakarra.
Hainbat faktore elkartu dira. Alde batetik, pandemiak eragin zuen momentu honetan euskararen aktibazioan dauden egitasmo handienak urte berean kointziditzea. Korrika atzeratu behar izan zelako, urte berean kointziditu zuten Korrikak eta Euskaraldiak. Hori batetik. Bestetik, Euskaraldiak bazeraman denbora bat gogoeta egiteko beharrarekin. Dinamikari buelta bat eman, lehenengo edizioko ilusioak berreskuratzeko asmoz, eta berritasun batzuen beharra ikusten zen. Orduan, berritasunetako bat data aldaketa izan da, eta, beraz, udazkenetik udaberrira pasatzen denez, urte batean Korrika izango da, eta hurrengoan Euskaraldia. Udaberria sozializatzeko garai egokiagoa izan daiteke agian, parte hartzeko garai hobea. Azkenean ariketa sozial bat da, baina aritzeko eta elkarrekin egoteko,  kalean ikusarazteko aukera hobeak eskaintzen ditu garai horrek. Txapak gehiago ikusteko, giro gehiago egoten da kalean. 

Aurten reset moduko bat egitea erabaki duzue, beraz. 
Hori da. Euskaraldiak urterik urte, edizioz edizio, ekarpen berriak eta berritasun batzuk izan ditu. Hirugarren ediziotik laugarren ediziora egindako gogoeta honetan, egiteko moduetan buelta bat emateko beharra ikusi dugu. Jendearekin gehiago egon nahi dugu, aurrez aurre, eta pixka bat euskararen aktibazioan parte den jendea edo parte izan dena, eta agian oraindik parte izan ez dena, saretzeko lanean gaude. Bestetik, Euskaraldia definizioz mugatu da, edo horrela ulertu da, egun zehatz batzuetan egiten den ariketa kolektibo masibo sozial batera. Horren atzean egon den ikerketa soziolinguistikoak ere agerian utzi du eraginkorra badela, nahiz eta gorakada hori egun batzuetan askoz ere handiagoa izan. Baina salto hori egiteko beharra bazegoela ikusi da, reset-a zentzu horretan da, nola berrabiarazi egitasmoa jatorrizko helburuetara iristeko.  

Berritasunak badira ere, oinarria edo esentzia mantenduko du iniziatibak.
Hala da. Bere horretan funtzionatzen duten eta eraginkorrak diren hainbat ezaugarri ez dira bertan behera geldituko. Ahobizi eta belarriprest rolak mantenduko dira. Horretan jarraituko dugu, pedagogia egiten, azaltzen zer esan nahi duten bi rolek. Baina bereziki giro bat sortu nahi dugu, euskaraz bizi ahal izateko espazioak eta momentuak sortzeko. Egitasmoa zabaltzen ari gara, ulertzen dugulako elkarrekin eta modu kolektiboan egindako urratsak askoz ere eraginkorragoak direla. Gogoz gaude, ilusio hori berreskuratu eta lau haizetara kutsatzeko. 

«Euskaraldia gaindituko duen Euskaraldi bat» nahi duzuela aipatu zenuten aurkezpenean. 
Euskaraldia ikusteko, bizitzeko eta ulertzeko modu berri bat sustatu eta proposatu nahi dugu. 11 egunetik harago doan jarrera bat ezartzea gustatuko litzaigukeelako, eta bakoitzak bere egunerokoan finkatzea. Orokorrean euskaraz bizi nahi duen jendearentzat erreferentziazko momentu bat da Euskaraldia, eta aldi berean, momentu hori denboran zabaldu nahi dugu. 

Ariketa bat izatetik, mugimendu bat izatera, alegia. 
Hori da. Ikusten dugu jendea badagoela antolatuta, badauka euskaraz bizitzeko nahi eta behar hori, eta hori saretzea da gure asmoa. Nola egiten dugun biderkatzailea izango den harreman sare bat, horretan gaude, harreman kate bat sortzen, aurrez aurrekoa, denok elkarrekin zer egin dezakegun hitz egiteko. 

320.000 lagunek eraman dute orain arte ahobizi edo belarriprest–en txapa. Bide onean doa egitasmoa.  
Esango nuke hasiera batean finkatutako helburuak betetzen ari garela. Bi helburu osagarri daude. Batetik, parte hartzea zabaltzea eta horretan ari gara, saretze horren barruan nola iritsi jende berriarengana, eta nola berraktibatu orain arte parte hartu dutenak. Baina era berean, ariketa kualitatibo bat ere egin nahi dugu, ez delako bakarrik zenbakien kontu bat. Mugimendu hori denboran zehar zabaldu nahi den egitasmoa edo jarrera izatea nahi baldin badugu, bakoitzak beste inor epaitu edo beste inoren izenean zer erabaki gabe aritu behar dugu. Bakoitzak bere buruari jartzen dizkion erronkak ahalik eta modurik erosoenean betetzeko aukera izan behar du. 

Zergatik animatuko zenituzke pasaitarrak txapak eskuratzera?
Euskaraldia delako momentu honetan euskararen aktibaziorako daukagun tresna garrantzitsuenetako bat. Euskaraz bizitzeko gogoa, taldean hori erakusteko aukera eta elkar kutsatzeko nahia elkartzen dituelako. Ez da euskararen aldeko dinamika huts bat, baizik eta euskaraz bizi ahal izateko jarrera eta egitasmo pertsonal eta kolektiboak sortzeko espazio bat da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.