Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Klima eta Energia plana osatu du udalak

Oiartzungo Udala buru-belarri ari da lanean klima aldaketari aurre egiteko, eta bide horretan, 2030erako herri bezala lortu beharreko erronkak zehaztu ditu.

Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2024/11/29

Azken 40 urteetan 1,2 gradu igo da Oiartzungo batez besteko tenperatura, eta prezipitazio kopuruak behera egin du. Bizi eta kontsumo ohiturak aldatuko ez balira, mende amaierarako 4,5 gradu igoko litzateke tenperatura, eta bero boladak, lehorteak eta gau tropikalak ere ugaritu egingo lirateke. Urtean 22,2 euri egun gutxiago egingo lituzke, eta prezipitazio handiko egun gehiago eta uholde arrisku handiagoa egongo litzateke herrian. 

Mugikortasun ereduan aldaketa sakonak bultzatzea eta energia trantsizioan zein elikadura burujabetzan pauso sendoak ematea ezinbestekoa da ondorio horiek gutxitzeko. Eta, Oiartzungo Udala klima aldaketaren aurka ari denez lanean, Klima eta Energia Plana ondu du.  

2030. urterako energia eta kliman herri bezala lortu beharreko erronkak eta ekintzak zehaztu ditu udalak, eta abiapuntua ezagutzeko diagnosi bat egin dute herrian. Bertan ikusi dutenez, 2010etik %13 igo da herriko energia kontsumoa, eta herrian sortutako gasak %3 handitu dira. 

Azterketa sakon bat egin ostean, ondorioztatu dute berotegi efektuko gasen isurketaren erantzule nagusia bizilagunak mugitzen diren modua dela. Zehatzagoak izate aldera, garraiobide kutsakorrak eta autoak erabiltzeagatik 53.000 tona CO2 isurtzen dira urtean Oiartzunen, kopuru osoaren %61. Emisioen %16 zerbitzuen sektoreak sortzen du; etxebizitzetako gas eta elektrizitate kontsumoak %9; industriak %6 eta lehen sektoreak %4. 

2030. urtea, jomugan

Udalak egin duen planean energia burujabetzan aurrerapausoak eman eta klima larrialdiari aurre egiteko proposamenak jaso dituzte, eta, besteak beste, 2030erako berotegi efektuko gas isurketak %40 murriztea eta sortzen den hondakin kopurua %15 jaistea lortu nahi dute. 

Herri jasangarria eta arduratsua lortzeko 64 ekintza adostu dituzte, eta lau ardatz estrategikotan banatu dituzte horiek: Oiartzungo sektore ezberdinetan energia eraginkortasuna bultzatu eta berriztagarrien erabilpena sustatzea; klima aldaketa arintzen laguntzen duen herria lortzea; klima aldaketaren inpaktuen jarraipena egiten duen eta beharrezko konpromiso klimatikoa erakusten duen herri erresilientea erdiestea; eta energia trantsizioan udal eredugarria izatea. 

Era berean, Elorsoro kiroldegian 150 kWp-ko instalazio fotovoltaikoa egiteko lanak bukatu ditu udalak, eta autokontsumorako elektrizitate berriztagarria sortzeko erabiliko du kiroldegiko teilatuaren azalera. Elorsoro da herriko instalazio publikoen artean energia gehien kontsumitzen duen instalazioa; herriko argiteria eta eraikin publikoetako kontsumo osoaren %37. Trantsizio energetikorako planean urrats garrantzitsua da hori; izan ere, orain arte martxan jarri duen instalakuntza berriztagarri handiena da. 336 plaka jarri dituzte 741 metro koadroko eremu batean, eta, orain, kiroldegiko elektrizitatea tokian bertan eta modu garbian sortuko da. 

Ikusi hemen Elorsoroko instalazio berriztagarriaren bideoa.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.