Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Oztopo baino, integratzeko tresna izan dadila euskara

Pasaiara iritsi berri diren LHko eta DBHko ikasleak euskarara gerturatu eta haien integrazioa ahalik eta «goxo eta naturalena» izan dadin, harrera saio bereziak egiten ari dira ikastetxeetan.

Pasaia-Lezo Lizeoko harrera saioetako baten irudia da.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/11/29

Euskararen normalizazioan lanean tinko jarraitzen du Pasaiako Udalak. Euskararen II. Plan Estrategikoaren barruan, beste helburu askoren artean, ikasleen euskara gaitasuna bermatzea funtsezko zeregina da udalarentzat, eta bide horretan egitasmo interesgarri bezain beharrezko batean murgildu zen iaz. Euskal Herrira etorri berri diren ikasleekin lanketa berezia egiten ari dira, euskarara hurbildu eta euren integrazioa ahalik eta eroso eta naturalena izan dadin.

Etorri berri direnen euskarazko ahozkoaren ulermen prozesua «bizkortzea» funtsezkotzat jo du udalak, eta honakoa «bide egokia» izan daitekeelakoan dago Laura Ré Euskara zinegotzia: «Urtero bizilagun berriak datoz herrira. Hizkuntzari dagokionez, behar berri batzuk ere sortzen dira. Kezka hau aspalditik egon da mahai gainean, horregatik apustu handia egin dugu egoerari aurre egiteko». Iristen diren lehen egunetik euskarekin «harreman osasuntsua izatea oso garrantzitsua» dela erantsi du, haren arabera, euskara balidatzea «ikasle horien bizipenak erdigunean jartzeko modu apurtzailea baita euskara ikasteko». Metodologia trinko honekin, ordea, «euren burua azaldu eta adierazi ahal izateko gaitasuna garatzen» dutela azaldu du zinegotziak. 

Baina, zer dira harrera saio hauek? Euskara ulertzen ez duten LHko eta DBHko ikasleekin egiten diren saioak dira. Egunerokorako baliagarria egingo zaien oinarrizko ulermen gaitasuna garatzea da helburu nagusia, baina hortik harago doa egitasmoa, hori berretsi dute aurtengo ikasturtean irakasle gisa dabiltzan Carla Castrok eta Itxaso Mujikak. 

Pasaia-Lezo Lizeoko harrera saioak gidatzen ditu Mujikak, eta Castro bezala, oso pozik dago ikasleek erakutsitako jarrera eta prestasunarekin: «Esperientzia oso polita izaten ari da. Asko testuinguru gogorretatik datoz eta guk nahi duguna da euskara beraien integratze prozesuan oztopo bat ez izatea. Gustura sentitu daitezen hizkuntza berri honetan». 

Bide beretik jo du Castrok, eta ikasleek aldeko jarrera agertzen dutela dio, harro: «Bat-batean, egun batetik bestera, gela arrotz batean sartzen dira, hizkuntza eta klase kide arrotzekin, dena berria da haientzako. Egun batetik bestera ia 30 ikasleko talde batean sartu beharrean, goxoago, gertuago aritzen dira saio hauetan, konfiantza gehiagorekin. Adaptaziorako funtsezkoak dituzte saio hauek, beharrezkoak dituzte. Gizarteratzen lagundu behar diegu, ezinbesteko zeregina da hori». 

Orotara, 40 orduz aritzen dira euskara ikasten, hezkuntza ordutegiaren barruan baina klasetik kanpo, lau aste inguruz.

Irakasleek, ikastetxeek bezalaxe, badakite ez dela erronka erraza, baina saioek onurak besterik ez dakartzatela argi dute. Nora Velez Karmengo Ama ikastetxeko irakasle eta tutoreak aipatu du aurten zazpi ikasle ari direla harrera saioetan Castrorekin, eta aitortu du irakaslearekin «oso ongi konektatu» dutela denek: «Bultzada hau edukitzea oso positiboa da. Trintxerpekoa bezalako testuinguru batean, euskararen erabilera oso baxua den testuinguruan, proiektu honek asko laguntzen du». 

Adinari erreparatu dio Velezek, eta aitortu du aldaketa handia sumatzen dela. «Batzuk etapa bukaeran iristen zaizkigu, hau da, DBH bukaeran, eta ez dakite euskararik. Eta egun batetik bestera D eredura egiten dute salto, horrek dakarren guztiarekin. Exijentzia maila altua da urte horietan, beraz, zerbitzu hau erabat funtsezkoa da», erantsi du. 

Pasaia-Lezo Lizeoko hizkuntza normalizazioko arduradun Olatz Salaberriak etorri berri diren ikasleen bidea eta egokitzapena «ahalik eta samurrena» izateko harrera saioak ezinbesteko direla aitortu du: «Haien lekuan jarri behar gara eta ulertu, dena oso arrotza egiten baitzaie». Ikastolako sei ikasle ari dira harrera saioetan aurten.

Saio hauetan parte hartzen ari diren ikasleen egoera ez dela berbera nabarmendu nahi izan du Salaberriak, aniztasuna «oso zabala» dela adierazi du: «Ematen du ikasle hauek multzo homogeneo bat osatzen dutela, eta ez da hala. Haien artean hizkuntza ezberdinak dituzte. Batzuek, Europatik edo Afrikatik etorritakoek, ez dakite gaztelania ere, eta hor ikusi behar dute euskararen beharra. Euskara izan dadila ikasle horiek guztiak elkartuko dituena».

Salaberriak pisu akademikoan ere jarri nahi izan du fokua, eta harrera saioen beharra nabarmendu du: «Ez da berdina 7 urterekin iristea edo 14rekin. Maila bat eman behar dute. Ikasle bat DBH3ra iritsi, eta bi urtean titulatu behar da. Adaptazioak azkarra izan behar du derrigor, eta horrelako proiektuak ezinbesteko dira bide horretan. Etorri berriek esfortzu hori egiten dutela ikusten badute, erreferente ere izan daitezke Pasaian jaio diren haurrentzako».

Karmengo Amako hiru ikasle, harrera saioetan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.