Pasaiako udal langileek borrokari berrekin diote
Langileen Batzordeak protesta berreskuratzea erabaki du. Besteak beste, 2024an erosteko ahalmena berreskuratzeko ez dutela inongo akordiorik lortu salatu dute.
Pasaiako udal langileek mobilizazioei berrekitea erabaki dute. Joan den maiatzeko langileen batzordean erosahalmena berreskuratzeko prozesuaren nondik norakoak eztabaidatu ondoren, Langileen Batzordeak protesta berreskuratzea erabaki du. Besteak beste, 2024an erosteko ahalmena berreskuratzeko ez dutela inongo akordiorik lortu salatu dute.
2010etik langileen erosahalmena %16 gutxitu dela salatu dute, eta gainerako eskualdeko udaletako langileekin alderatuta “galera hori nabarmenagoa” dela. EH Bilduri “hitza betetzeko” eskatu diote.
Lehen mobilizazioa gaur eguerdian egin dute, udaletxe parean. 50 langile inguru elkartu dira. Hurrengo elkarretaratzea abenduaren 5ean izango da, 10:00etan, toki berean.