Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
indarkeria matxista

“Gaur ez dugu bakarrik negar egiten, ahotsa ere altxatzen dugu"

Zientoka lagun bildu dira gaur eguerdian Antxoko Biteri plazan, irmoki eta gogor, atzoko hilketa matxista salatzera.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/12/01

Gogor, irmoki salatu dute gaur zientoka lagunek atzoko hilketa matxista. Herri oso bat kalera atera da, Biteri plaza lepo utzi dute pasaitarrek, nazkatuta daudela adierazi eta eraildako emakumearen senide eta hurbilekoei babesa eta elkartasuna adierazteko.

Pasaiako Mugimendu Feministako kide batek, lau barrutietako emakume guztien izenean, isila izan den elkarretaratzeari ahotsa jarri dio: “Gaur bete ezin den hutsune batekin esnatu da Pasaia”, esaldiarekin hasi da: “Auzokide bat, emakume bat, erail du bere bikote ohiak. Indarkeria matxistaren beste biktima bat ez egoteak min egiten digu, bere galerak etenik ez duen amorrua pizten du. Aurrera ateratzeko borrokatu zuen bizitza bat kendu digute, askoz gehiago merezi zuen bizitza”.

Orain dela hiru urte Bekoz Beko elkarteak “bere bidean laguntzeko pribilegioa” izan zutela esan du gero: “Beldurrik gabeko bizitza bat eraikitzeko egindako ahaleginaren lekuko izan ginen. Laguntza morala eman genion, bere borroka gurea zela jakinda”.

Erailketa honek “indarkeria matxistak presente jarraitzen” duela gogorazten duela erantsi du: “Bihotz gabea, baita emakumeok zapaltzen gaituzten kaleak indar osoz apurtzea bilatzen dugunean ere. Gizarte gisa huts egin dugu. Sistema, berriz ere, berandu iritsi da”.

Emakumearen senideei eta “maite zutenei” elkartasuna helarazi diete, “baita gure haserrea ere, hau ez delako gertaera isolatua. Gizartearen sektore askotan mugimendu negazionistak gora egiten duen bitartean bizirik dirauen egiturazko indarkeria baten ondorioa da hori, eta zenbait erakundek gutxiegitasunez erantzuten dute”. 

“Gaur ez dugu bakarrik negar egiten, ahotsa ere altxatzen dugu. Kalera atera gara justizia eskatzeko eta etenik ez duen indarkeriaren aurrean erantzun irmoa erreklamatzeko. Baliabideak, benetako babesa eta emakumeak bakarrik ez uzteko benetako konpromisoak eskatzen ditugu”, erantsi du. Instituzioei “berak egindako bidea hemen ez geratzeko” eskatu die Pasaiako Mugimendu Feministak, “jarrai dezatela borrokan eta lanean justizia egiteko geratzen den prozesuak aurrea jarrai dezan”.

Honako hitzekin bukatu dute gaurko mobilizazioa, eta txalo zaparrada batekin erantzun diote bertaratutako guztiek: “Zuri lagun, agintzen dizugu memoria ez dela ahaztuko. Zure borroka gure motorra izango dela aurrera egiteko, injustiziaren aurrean ahotsa altxatzeko eta emakume guztiok beldurrik gabe bizi ahal izateko. Zuregatik, denengatik, ozen eta argi esaten dugu, bat gehiago ez, bat gutxiago ez!”.

Atzo eguerdian izan zen hilketa matxista. 53 urteko gizon batek 45 urteko emakume bat (haren bikotekide ohia) suzko arma batekin hil zuen, Segurtasun Sailak jakinarazi zuenez. 16:00ak aldean izan zen hilketa, Eskalantegi kaleko etxebizitza batean. Hil ondoren, auto batean ihes egin zuen gizonak. Villabonako Udaltzaingoan bertaratu zen geroago, eta bikotekide ohia hil zuela aitortu zien. Unean bertan atxilotu zuten eta zer gertatu zen ikertzen ari da Ertzaintza.

Jarraian gaurko mobilizazioan HITZAk ateratako argazkiak eta bideo bat:

DSC04094
DSC04094
DSC04095
DSC04095
DSC04098
DSC04098
DSC04104
DSC04104
DSC04120
DSC04120
DSC04111
DSC04111
DSC04126
DSC04126
DSC04114
DSC04114
DSC04116
DSC04116
DSC04130
DSC04130
DSC04133
DSC04133
WhatsApp Image 2024-12-01 at 13.02.10
WhatsApp Image 2024-12-01 at 13.02.10

Erlazionatutako edukiaHiru eguneko dolua ezarri du udalakPasaiako hilketa matxista salatzeko elkarretaratzera deitu dute bihar
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.