Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaUdala
Indarkeria matxista

Hiru eguneko dolua ezarri du udalak

Atzoko hilketa matxistari "herri bezala" erantzutera deitu du udalak. Talde guztien izenean adierazpen bat kaleratu dute.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/12/01

Atzo Antxon izandako hilketa matxista erabat gaitzetsi eta “saminik sakonena” adierazi du Pasaiako Udalak. Erakundeak jakinarazi du hiru eguneko dolua ezarri duela, gaurko 00:00etatik astearteko 23:59era bitarte, biak barne. Ondorioz, betan behera utzi ditu egun horietarako aurreikusitako ekitaldi guztiak.

“Bizi duguna, eta bizitzen ari garena, oso lazgarria da, eta gure herrian eragindako kolpea, oso gogorra. Indarkeria matxista lehen mailako gaitza da. Jendarte osoari eragiten dio, egunero dugu horren berri, eta gaur gertatutakoa horren adibide garbia da”, esan du erakundeak, ordezkaritza duten talde politiko guztien izenean. Babesa eta elkartasun oso adierazi diote emakumearen senideei, eta “egoera gertutik bizi izan duten herritarrei”. Udal baliabideak haien eskura jarri ditu udalak.

“Herri bezala” erantzutera deitu dute, eta hala, gaur eguerdirako Pasaiako Mugimendu Feministak deitutako elkarretaratzearekin bat egin du udalak. 12:00etan bilduko dira herritarrak, Antxoko Biteri plazan.

“Udalak herrian bizi diren pertsona guztien eskubideak bermatzeko ardura du. Eta, beraz, ahalegin horretan jarraituko dugu, egunero kolpatzen gaituen indarkeria matxistaren kontrako lanean”, erantsi dute.

Atzo arratsaldeko 16:00ak inguruan 53 urteko gizon bat atxilotu zuten Pasaiako etxebizitza batean bikotekide ohia suzko arma batekin hiltzea egotzita.

Pasaiakoa Euskal Herrian aurten izan den zazpigarren hilketa matxista izan da.

Erlazionatutako edukiaPasaiako hilketa matxista salatzeko elkarretaratzera deitu dute biharBikotekide ohia hiltzea egotzita, gizon bat atxilotu dute Pasaian
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.