Euskararen aldeko herri argazkia egingo dute gaur arratsaldean
Ttur-tturrek, Abaraxkak eta udalak egin dute argazkirako deia. 18:30ean izango da ekitaldia, baina ekintza gehiago ere badaude egunean zehar.
Euskararen astea ari dira ospatzen Oiartzunen, eta, gaur, Euskararen egunean, herri argazki bat egiteko deia egin dute Ttur-tturrek, Abaraxkak eta Oiartzungo Udalak. 18:30ean izango da hori, baina, aurrez, bostetan, kantu-jira izango da. Argazkiaren ondoren, berriz, Zatoz euskarari kantatzera izango da zazpietan.