Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Euskararen "olatu berrian sartzeko" konpromisoa adierazi du Lezoko Udalak

Gaurko Euskararen Egunaren harira, erakunde adierazpena egin eta jendartera zabaldu du Lezoko Udalak.

Oarso Bidasoko Hitza
Lezo
2024/12/03

Gaurko Euskararen Egunaren harira, Lezoko Udalak erakunde adierazpena egin du, Erantzuna eta konpromisoa, olatu berria sortzeko izenburukoa. Jarraian, hitzez hitz, udalak landu eta zabaldu duen adierazpena:

“Euskararen biziberritze prozesuak susperraldi egoera bizi izan du azken hamarkadetan, baina badira urte batzuk euskararen egoera bidegurutzean dagoela entzuten hasiak garela.Euskararen gaur egungo egoera zein den ulertzeko Iñaki Iurrebasoren doktore tesiak proposatutako ikuspegi berriak edota Euskaltzaindiaren gogoeta guneak ere argi erakutsi eta adierazi dute jauzi sendoak emateko unea iritsi zaigula.

Euskara bi hizkuntza hegemonikorekin talka egoeran dagoen hizkuntza gutxitua izanik, aldeko hizkuntza politikak egin beharra ezinbestekoa da euskarari eutsiko badiogu. Gainera, globalizazio egoerak, aldaketa demografikoek eta digitalizazioak, besteak beste, ez dizkigute errazten hizkuntza gutxituak indarberritzeko aukerak. Dugun errealitatea, euskararen egiturazko arazoei heltzeko azken aukera izan daiteke. Jauzi berria emateko unea da, aurrerantz egiten ez badugu atzerantz egingo dugulako. Datuek horixe erakusten digute: euskal herritarren %13k erabiltzen du euskara erdarak baino gehiago; %8 aritzen da euskaraz erdaretan baino errazago; eta, transmisioari erreparatuz gero, Hegoaldeko haurren %17k jaso du etxean euskara nagusitasunez. Era berean, euskal herritarren %4 soilik bizi da euskara nagusi den eremuetan. Alegia, euskaraz normaltasun erlatiboz bizi daitekeen guneetan. Gainera, gune horiek ahultzen ari zaizkigu. Horrenbestez, ELEN Europako Hizkuntza Gutxituen sareak eta Euskalgintzaren Kontseiluak adierazi berri duten bezala, guk ere euskara larrialdi linguistikoan dagoela adierazi nahi dugu.

Horrez gain, nabarmendu behar dugu, joera soziolinguistikoaz harago, epaitegietatik ere euskararen aurkako neurriak hartzen jarraitzen dutela. Gure hizkuntzaren aurkako oldarraldian murgilduta jarraitzen dugu.

Horri guztiari aurre egiteko, inoiz baino gehiago, euskararen aldeko neurriei tinko heldu behar diegu, eta jauzi handi bat eman norabide egokian.

Eginkizun horretan berebiziko garrantzia dute arnasguneek eta udalerri euskaldunek, horiek erakusten dutelako posible dela euskaraz bizi den herria. Hizkuntza guztiek behar dituzte beraiek nagusi diren eremuak, hizkuntza naturalki transmititzen den eremuak, hizkuntza garatu dadin, normalizatuz eta zabalduz. Horregatik, gune euskaldunek ardura dute jauzi berri hori irudikatzeko eta bide erakusle izateko. Guk erantzukizun hori geure egiten dugu, eta konpromisoa hartzen dugu zeharkako hizkuntza politika aurrerakoiak indartzeko. Azken hamarkadetan euskara mantentzeko eta zabaltzeko gai izan bagara, aurrerantzean ere horretan jarraitzeko bizi-indarra izango dugu. Olatu berria sortzeko unea orain da, eta olatu horren eragile izango da Udala ere“.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako autobus geltokia moldatzeko proiektu bat aurkeztu du udalak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gogora-ko zuzendariak dio Itxasok borondatea duela Martuteneko espetxean «memoria elementuren bat» uzteko

Gipuzkoa, Ekonomia

ELAk salatu du Itasua enpresak dibidenduak hirukoiztu egin dituela azken bost urteetan, baina langileei ukatu egiten dietela soldata igoera

Kultura, Gipuzkoa

150 hizlari arituko dira ‘Euskal pentsamenduaren ur-jauzia II’ kongresuan

Gipuzkoa, Euskal Herria

Aurtengo lehen sei hilabeteetan hamasei milioi bidaia egin dira Lurraldebusen, iaz aldi berean baino milioi bat gehiago

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gradu berri bat jarriko dute martxan EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan hurrengo ikasturtetik aurrera

Gipuzkoa, Euskal Herria

Merkataritza lokalak etxebizitza bihurtzeko ordenantza aldatuko du Donostiako Udalak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Urriaren 19ko etxegabetzea bertan behera uztea lortu du Saretxek, behin-behinean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Atzo goizaldean Donostian erretako eraikina «agian» osorik eraitsi beharko dutela esan du Insaustik

Gipuzkoa, Kultura

Hariak jaialdia azaroaren 5etik 15era egingo dute

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduk salatu du La Cumbreren lagapena ez dela gauzatu lau urteren ostean, Donostiako Udalaren «borondaterik ezagatik»

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako familia bat urriaren 19an etxegabetuko dutela salatu du Saretxe sindikatuak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.