Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Oiartzungo Udala: "Olatu berria sortzeko unea orain da"

Euskararen eguna dela eta, adierazpen instituzionala onartu dute Oiartzungo Udaleko EH Bildu eta EAJko udal taldeek.

Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2024/12/03

 Euskararen Nazioarteko Eguna da gaur, eta, horren garira, adierazpen instituzionala onartu dute Oiartzungo Udaleko EH Bildu eta EAJko udal taldeek.

“Euskararen biziberritze prozesuak susperraldi egoera bizi izan du azken hamarkadetan, baina badira urte batzuk euskararen egoera bidegurutzean dagoela entzuten hasiak garela. Euskararen gaur egungo egoera zein den ulertzeko Iñaki Iurrebasoren doktore tesiak proposatutako ikuspegi berriak edota Euskaltzaindiaren gogoeta guneak ere argi erakutsi eta adierazi dute jauzi sendoak emateko unea iritsi zaigula”. Honela dio adierazpenaren lehen zatiak.

Euskara bi hizkuntza hegemonikorekin talka egoera dagoen hizkuntza gutxitua dela diote gero, eta, beraz, aldeko hizkuntza politikak egitea ezinbestekotzat jotzen dute euskarari eusteko. Halaber, globalizazio egoerak, aldaketa demografikoek eta digitalizazioak, besteak beste, hizkuntza gutxituak indarberritzeko aukerak oztopatzen dituela diote; ondorioz, gehitu dute “euskararen egiturazko arazoei heltzeko azken aukera” izan daitekeela. “Jauzi berria emateko unea da, aurrerantz egiten ez badugu atzerantz egingo dugulako”, jarraitu dute.

Datuak ere txertatu dituzte adierazpenean. Euskal herritarren %13k erabiltzen du euskara erdarak baino gehiago; %8 aritzen da euskaraz erdaretan baino errazago; eta, transmisioari erreparatuz gero, Hegoaldeko haurren %17k jaso du etxean euskara nagusitasunez. Era berean, euskal herritarren %4 soilik bizi da euskara nagusi den eremuetan. “Gune horiek ahultzen ari zaizkigu. Horrenbestez, ELEN Europako Hizkuntza Gutxituen sareak eta Euskalgintzaren Kontseiluak adierazi berri duen bezala, guk ere euskara larrialdi linguistikoan dagoela adierazi nahi dugu”.

Eta ez hori bakarrik; EH Bildu eta EAJko udal taldeek nabarmendu dute epaitegietatik euskararen aurkako neurriak hartzen jarraitzen dutela eta “gure hizkuntzaren aurkako oldarraldian murgilduta jarraitzen dugula”.

Hortaz, euskararen aldeko neurriei “tinko” heltzeko deia egin dute. Hori dela medio, gehitu dute eginkizun horretan “berebiziko garrantzia” dutela arnasguneek eta udalerri euskaldunek “horiek erakusten dutelako posible dela euskaraz bizi den herria. Guk erantzukizun hori geure egiten dugu, eta konpromisoa hartzen dugu zeharkako hizkuntza politika aurrerakoiak indartzeko”.

Eta honela amaitu dute adierazpena. “Azken hamarkadetan euskara mantentzeko eta zabaltzeko gai izan bagara, aurrerantzean ere horretan jarraitzeko bizi indarra izango dugu. Olatu berria sortzeko unea orain da, eta olatu horren eragile izango da udala ere”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.