Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

"Etxeko langileok ez gara errealitate latz horretatik kanpo geratzen"

Leonorren lankide zirenek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean Antxon. Justizia exijitu dute, baita hiltzailea "legearen pisu guztiarekin zigortzeko" ere.

Etxeko langileen protestan ateratako irudi bat.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/12/04

Leonorren lankide izan direnek, minduta eta haserre, elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean Antxoko San Fermin elizaren parean. Haiekin batera zenbait herritar izan dira, haiek ere SOS Arrazakeriako Etxeko Langileen Taldeak egindako deiari erantzun diote. Antxoko hilketa matxista salatu eta Leonorren “maiteei eta batez ere bere bi alabei” elkartasun eta babes osoa helarazi diete.

Leonor “emakume ausarta” zela esan dute gaurko mobilizazioan, “bere herrialdetik, Kolonbiatik, gutako asko bezala, emigratu zuena, berarentzat eta bere familiarentzat etorkizun hobe baten bila”. Pertsona “maitagarria” zela erantsi du haren lankide izan zen batek, “arduratsua eta oso alaia, bere alabak biziki maite zituena. Bere bizitza bidegabe eten zen, indarkeria matxistaren beste biktima askorena bezala”, esan dute, amorruz.

Etxeko langileak, indarkeria matxista den “errealitate latz” horretatik ez daudela salbu esan dute, eta haietako askok ere erasoak pairatu dituztela “emakume izate hutsagatik”. “Batzuek tratu txarren egoeretatik ihesi emigratzen dugu, eta askok hemen ere aurre egin diegu egoera horiei, gure lanetan. Leonorren kasuan bezala, gure familia eta lagunekiko distantziak zaurgarriago egiten gaitu. Gure batasunak bakarrik, elkartasun sareen bidez, emango digu beharrezko indarra zailtasunei aurre egiteko eta garena baino indartsuagoak izaten jarraitzeko”, erantsi dute, amorruz.

Leonorrentzat justizia exijitu dute, baita hiltzailea “legearen pisu guztiarekin zigortzeko”. Erakunde publikoei “baliabideak eta bitartekoak” eskatu dizkiete “arlo guztietan erabil ditzaten, baita etxeko lanetan ere”. “Ezin dugu jarraitu bizitzak eta familiak suntsitzen dituen basakeria hau onartzen. Leonor beti egongo da gure bihotz eta pentsamenduetan. Gure elkartasun eta babes osoa adierazi nahi diegu bere maiteei, batez ere bere bi alabei. Etxeko langileek behar duten guztirako gurekin konta dezaketela esaten diegu”.

Lanagatik gaurko mobilizaziora joan ezin izan duten etxeko langileek minutu bateko isilunea egin dute euren lanpostuetan, “hildako gure lankidearen oroimenez”. Antxoko mobilizazioan ere isilunea egin dute, eta “justizia!” oihuekin bukatu dute elkarretaratzea.

Atzo espetxeratu zuten hiltzailea, behin-behineko espetxealdian sartzea erabaki du Donostiako Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Arloko Epaitegiak, “hilketa delitu batengatik”. Larunbatean atxilotu zuten 53 urteko gizona, Leonor suzko arma batekin hiltzea egotzita, ibilgailu batean ihes egin ondoren.

Jarraian, gaur arratsaldeko mobilizazioan HITZAk ateratako zenbait argazki:

DSC04214
DSC04214
DSC04216
DSC04216
DSC04217
DSC04217
DSC04221
DSC04221
DSC04225
DSC04225
DSC04226
DSC04226
DSC04230
DSC04230
DSC04232
DSC04232
DSC04236
DSC04236
DSC04240
DSC04240
WhatsApp Image 2024-12-04 at 17.07.05
WhatsApp Image 2024-12-04 at 17.07.05

Erlazionatutako edukiaLeonorren hiltzailea, behin-behineko espetxealdian“Gaur ez dugu bakarrik negar egiten, ahotsa ere altxatzen dugu”Bikotekide ohia hiltzea egotzita, gizon bat atxilotu dute Pasaian
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.