Carrefour supermerkatuari boikota egiteko mobilizazioa, larunbatean
BDZ mugimenduak egingo du "Carrefourrek Israelekin dituen hitzarmen eta harreman ekonomikoen aurkako kanpaina".
Euskal Herriko BDZ –Boikota Desinbertsioak Zigorrak– mugimenduak Carrefour supermerkatuari boikota egiteko deia luzatu du. Gabonetan ez eseri sionistarik zure mahaian lelopean egingo dute kanpaina, eta #carrefourgenozida eta #boikotisrael traolak sortu dituzte.
Hilaren 7an –larunbata– jarriko dute martxan kanpaina, eta Carrefour kateak Israelekin dituen hitzarmen eta harreman ekonomikoak salatzea dute helburu BDZkoek.
12:00etan izango da mobilizazioa Oiartzunen –Lintziringo Carrefourren–, eta Olaberrian, Iruñean, Gasteizen eta Bilbon ere egingo dituzte elkarretaratzeak egun eta ordu berean.