Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Euskara argiztatu dute Oiartzunen

Euskararen Nazioarteko Eguna izan zen atzo, eta oiartzuarrak herriko plazan elkartu ziren euskarari babesa emateko asmoz.

Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2024/12/04

Euskararen astea ari dira ospatzen Oiartzunen, eta, atzo, Euskararen egunean, herriko plazan elkartu ziren herritarrak hizkuntzari babesa emateko.

Arratsaldean Lartaun Abesbatzak antolatutako kantujira egin zuten, eta euskaltegietako ikasleek ere parte hartu zuten. “Oso gustura egon ziren ikasleak, abesbatzakoak eta gerturatu ginen oro”, dio Aitziber Arnaiz udaleko Euskara Teknikariak. Euria hasi zuen gero, eta Kontzejupean bildu ziren denak ekitaldiari jarraipena emateko. Zenbait kantu abestu zituzten bertan, eta mugikorretako argiak piztu zituzten herri argazkia ateratzeko.

Euskararen egunari amaiera emateko, Beñat Felipek eta Malen Frantsesenak UEMAk onartutako adierazpena irakurri zuten. “Euskararen biziberritze prozesuak susperraldi egoera bizi izan du azken hamarkadetan, baina badira urte batzuk euskararen egoera bidegurutzean dagoela entzuten hasiak garela. Euskararen gaur egungo egoera zein den ulertzeko Iñaki Iurrebasoren doktore tesiak proposatutako ikuspegi berriak edota Euskaltzaindiaren gogoeta guneak ere argi erakutsi eta adierazi dute jauzi sendoak emateko unea iritsi zaigula. Euskara bi hizkuntza hegemonikorekin talka egoeran dagoen hizkuntza gutxitua izanik, aldeko hizkuntza politikak egin beharra ezinbestekoa da euskarari eutsiko badiogu”.

Eta euskararen aurkako oldarraldia ere izan zuten hizpide atzokoan. “Nabarmendu beharra dugu, joera soziolinguistikoan harago, epaitegietatik ere euskararen aurkako neurriak hartzen jarraitzen dutela. Gure hizkuntzaren aurkako oldarraldian murgilduta jarraitzen dugu. Horri guztiari aurre egiteko, inoiz baino gehiago, euskararen aldeko neurriei tinko heldu behar diegu, eta jauzi handi bat eman norabide egokian. Azken hamarkadetan euskara mantentzeko eta zabaltzeko gai izan bagara, aurrerantzean ere horretan jarraitzeko bizi-indarra izango dugu. Olatu berria sortzeko unea da orain, eta olatu horren eragile izango da Oiartzun ere”.

Oraindik, ordea, ez da amaitu Euskararen astea, hilaren 13ra arte luzatuko baita:

  • Abenduak 4, asteazkena
    • 17:00. Prosa eta poesia lehiaketaren sari banaketa (Oiartzungo Udala).
  • Abenduak 5, osteguna
    • Elizalde BHIren festa Madalensoron (Elizalde BHI).
  • Abenduak 13, osteguna
    • Oiartzun kantuan plazan (Oidultz).
    • Kantu pizza autogestionatua (Euskaraldia batzordea). Izen ematea, hemen. 

Jarraian, Euskararen Eguneko zenbait irudi.

Euskara plazara dantzara! #EuskararenNazioartekoEguna #oiartzun pic.twitter.com/UqjYwbYibr

— TTUR-TTUR euskaltzaleon bilgunea (@tturttur2002) December 3, 2024

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.