Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Lezoarrak, larrialditik indarraldirako bidea egiteko prest

Atzoko Euskararen Egunean euskaraz bizitzeko konpromisoa adierazi zuten lezoarrek. Zailtasunei aurre egin, eta indarrez ekiteko nahia dute.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2024/12/04

Euskararen Egunena, euskara kalera Lezon. Arratsalderako antolatu zituzten herriko eragileek egunari lotutako ekitaldiak, Karlos Saldise plazako aterpean. Askaria, Iago magoaren ikuskizuna, bingo musikatua, etxetik eramandakoekin mokadutxoak, eta ekitaldia izan ziren egindakoak. Dozenaka izan ziren Saldisen bildutakoak, haurrak eta helduak. Ekitaldia bukatzeko Euskal herrian euskaraz abestu zuten han izan zirenek, kandelen berotasunean. 365 zifra idatzi zuten, kandelekin, haurrek. Egunero euskaraz hitz egiteko konpromisoa azaldu zieten han ziren guztiei.

Ekitaldiko hizketaldia bi lezoarrek egin zuten. Errota guraso taldea, Euskara Talaia, Lezoko Udal Ludoteka, udala, Piztu Lezo eta AEK izan ziren atzokoa elkarlanean antolatu zutenak, eta haien izenean herriari zuzendu zitzaizkien. Euskaraz bizitzeko dauden zailtasunak aipatu zituzten hizlariek. Baina ezintasunak, ukatzeak eta datu kezkagarriak gaindi, itxaropenerako mezua zabaldu zuten. “Nabarmendu nahi dugu egoeraren kontzientzia hartzea, larrialditik indarraldirako bidea egiteko lehen urratsa dela. Garaiz gaude euskarari eta euskal hiztunen komunitateari etorkizun oparoa bermatzeko”.

Konpromisoa. Euskararen normalizaziorako eta biziberritzerako konpromisoa. Hori irudikatu zuten atzo Saldisen bildutakoek, eta egunerokoan aplikatzeko nahia azaldu zuten. “Ezagutzaren unibertsalizazioan urratsak ematen jarraitu nahi dugu, euskaraz aritzeko eremu erosoak sustatu, euskaraz bizitzeko, euskara transmititzeko, euskara gure egiteko… Baina baita ondokoari oparitzeko eta eskaintzeko ere”; horiek Saldisen izan zirenen konpromisoa. Bide hori egiteko egunerokoan euskaraz aritzearen garrantzia nabarmendu zuten, eta herritarrei euskaltegietara joateko gonbita egin, “herritar berriei euskara eskainiz, euskal kulturaren unibertsora hurbilduz, euskaraz bizitzeko aukera emanez”.  2025eko udaberrian izango da Euskaraldia. Aurretik esandako guztiak berresteko aukera izango dela adierazi zuten hizlariek.

Gaia Lezora ekarrita, Lezo euskaragarri prozesuari aipamena egin zioten. “Euskara lezoar guztiei eskuragarri jarri nahi diegu. Lezo berriro euskaldun izateko ametsa dugula adierazi genuen orain zenbait hilabete. Gizarte eragileok eta udala elkarlanean aritu gara amets hori egi bilakatzeko bide orria marrazten”. Gaur aurkeztuko dituzte, 18:30ean eta Kultura Aretoan prozesuaren ondorioak.

“Bagoaz larrialditik indarraldirako bidea egitera. Euskaraz bizi nahi dugu, eta euskaraz biziko gara. Etorkizuna euskaraz! Piztu ditzagun euskararen argiak. Indarraldirako bidea marka dezagun”, bukatu zuten. Horren ondoren, Euskal Herrian euskaraz kantatzeko tartea hartu zuten Lezoko arratsalde euritsuan, euskararen olatuari indarra emateko prest.



 

Erlazionatutako edukiaEuskararen “olatu berrian sartzeko” konpromisoa adierazi du Lezoko Udalak
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.