"Eguberrietako argiek ez gaitzatela itsutu"
"Kontsumo kritiko, lokal, arduratsu eta solidarioaren aldeko apustua egiten dezatela" eskatu du Eguzki talde ekologistak.
Eguberriei begirako hausnarketa bat plazaratu du Eguzki talde ekologistak. Urteko egun hauetan kontsumismoa bultzatzen dela iritzita, “kontsumo kritiko, lokal, arduratsu eta solidarioaren aldeko apustua egiten dezatela” eskatu dute, eta kontsumo mota horrek dakartzan galerez ohartarazi dute.
Irakurri oso-osorik talde ekologistaren hausnarketa.
“Black Friday-tik irten berri gara, eta Gabonetan sartu gara, herritarrak berriro ere gainkontsumora edo kontsumismora bultzatuz, eta horrek berekin dakartza lurreko eta ozeanoko espazio naturalen gaineko presioa eta degradazioa, neurriz kanpoko emisioak, energia xahutzea, biodibertsitatea galtzea eta gure elikagai-laboreak bermatzen dituzten erleen eta beste polinizatzaile batzuen gainbehera, ehungintza-, kosmetikagintza- edo papergintza-bezalako industrien substantzia toxikoak, zeinak pertsonen eta ekosistemen osasuna erasotzen baitute, baso-soiltzea, kutsadura, baliabide naturalak behar ez den moduan erauztea, gizarte-desberdintasuna, lan-prekarietatea eta abar luze bat, gizakia eta gainerako izaki bizidunak hondamendira eta desagertzera eramanez.
Joera honek neurri handi batean egungo sistema ekonomikoan oinarrituta dagoen gauza gehiago eta gehiago eskuratzera bultzatzen gaitu, eta ondorio larriak ditu planetaren eta gure osasunean. Eguzki erabat ados dagoen ikerketa berri baten arabera, norberaren kontsumo murrizketaz harago, beharrezkoa da produktu eta zerbitzuen kontsumo orokorra murrizteko ekintzak abiaraztea. Helburuak izan behar luke eredu sozioekonomiko osoa eraldatzea, kontsumo maila baxuagoarekin ondo bizitzeko. Beharrezkoak ez diren kontsumoak murriztu, eta aisialdia birpentsatu.
Ezinbestekoa da herritarrei gogoraraztea ez dezatela bulkadaz erosi, baizik eta kontsumo kritiko, lokal, arduratsu eta solidarioaren aldeko apustua egiten dezatela, bizi dugun gizarte- eta ingurumen-krisiari aurre egiteko”.