Urteko balantzea egiteko batzarra deitu du Oiartzun Irratiak
Hilaren 12an izango da hitzordua, 18:00etan, udaletxeko pleno aretoan. Herritarrak deitu dituzte bilerara denen artean irratia hobetu nahi baitute.
Oiartzun Irratiak 2024 ikasturteko balantzea egiteko batzar orokorra deitu du, eta hilaren 12an izango da bilera, 18:00etan, udaletxeko pleno aretoan. Bertan, besteak beste, urteko balantzea, 2025eko egitasmoak eta galdera zein ekarpenak landuko dituzte.
Entzule, kolaboratzaile, herriko eragile… denak deitu dituzte hilaren 12ko hitzordura, denen artean Oiartzun Irratia “hobetzea” baitute helburu.