2025eko udal egutegia, HAZ bulegoetan eskuragarri
Antxo, Donibane eta Trintxerpeko bulegoetan eskura daiteke jada, doan.
Pasaiako Udala 2025eko udal egutegia banatzen hasi da. Doan eskuratzeko aukera dute jada lau barrutietako herritarrek, HAZ bulegoetan. 8:00etatik 14:00etara pasa daitezke pasitarrak bertatik. Ale mugatuak direla ohartarazi du erakundeak, beraz, azkar eskuratzera deitu dituzte pasaitarrak. Pasaitar bakoitzak gehienez egutegi bat eskuratu ahal izango du.
Egutegi honetan lau barrutietako irudi eta data bereziak jaso dituzte.
Donibaneko HAZ bulegoa Donibane kalean (19) aurki daiteke; Trintxerpekoa Euskadi Etorbidean (alkateordetzan); eta Antxokoa Hamarretxeta kalean (24).
Euskarri fisikoaz gain, online ikusi eta deskargatzeko aukera ere eskainiko du udalak. Lotura honetan deskarga daiteke.