Biratu Foroa, ekonomia zirkularrera bidean
Oarsoaldeko Eskualdeko Garapen Agentziak Biratu Foroa antolatu du eskualdean ekonomia zirkularrerako trantsizioari buruz elkarrizketatu eta ikasteko.
Oarsoaldeko Eskualdeko Garapen Agentziak Biratu Foroa antolatu du biharko, hilaren 11rako. Oarsoaldean ekonomia zirkularrerantz egin beharreko trantsizioari buruzko elkarrizketa eta ikaskuntza gune bat prestatu dute.
Foroan erakunde, tokiko enpresa eta jasangarritasunean aditu diren enpresek parte hartuko dute, “ekimenak partekatzeko eta praktika jasangarrietan lankidetza sustatzeko”.
Bihar 11:00etan abiatuko da foroa aurkezpen instituzionalaren bidez. Bertan, Aizpea Otaegi Errenteriako alkate eta Oarsoaldeko Eskualdeko Garapen Agentziako lehendakariak eta Unai Andueza Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Departamentuko zuzendariak parte hartuko dute.
10:15etan Biratu proiektua aurkeztuko dute Ivan de Torres eta Haizea Aguirrek.
Ekonomia zirkularraren adibideak aurkeztuko dituzte 10:50etan Papresa, Ondarreta, Bixigarri Gastroteka, Ekonek, Blue Design eta Merka Oiartzun enpresetako ordezkariek.
Egitarauko parte hartzaileez gain, Oarsoaldeko gainontzeko herrietako alkatea eta eskualdeko enpresa, erakunde eta eragileetako ordezkariak bertaratuko dira.
11:55etan emango zaio itxiera foruari amaiera ekitaldi eta networking saiorako gonbidapenaren bidez.
Egitarau osoa Errenteriako Agustinak Zentroak izango da.