'Ez da kasualitatea' bertso saio musikatua antolatu du Bokalek
Saioan Oihana Aranak, Haizea Aranak, Maider Arregik eta Maialen Akizu bertsolari gazteek parte hartuko dute. Hilaren 20an izango da hitzordua, Antxoko Kultur Etxean. Sarrera doakoa da.
Pasaiako Euskararen Aholku Batzordeko (Bokale) gazte elkarguneak Ez da kasualitatea bertso saio musikatua antolatu du hilaren 20rako. Saioan Oihana Aranak, Haizea Aranak, Maider Arregik eta Maialen Akizu bertsolari gazteek parte hartuko dute eta Leire Vargas itzultzaile, bertsolari eta idazle durangarra arituko da gai jartzaile lanetan. Musikari lanak, berriz, Aner Peritzek eta Libe Goenagak burutuko dituzte.
Pasaiako Udalak eta Bokalek bertso saio musikatura gerturatzeko gonbita luzatu die herritarrei. Hitzordua 19:00etan izango da, Antxoko Kultur Etxean. Sarrera doakoa eta librea da.