Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Sprilur-en eraikin berriaren proiektuari argi berdea eman diote

Eraikinarekin batera, Trintxerpeko sarreran "kalitatezko hiri espazio berri bat" sortuko dutela diote portuko iturriek. Correosen egungo eraikina eraitsi beharko dute lehenik.

Etorkizuneko eraikinak eta eremuak izango duten itxura.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/12/10

Pasaiako Portu Agintaritzaren Administrazio Kontseiluak argi berdea eman berri dio Spri Taldeak etorkizunean Pasaian izango duen eraikin bera eraiki eta ondoan egongo den partzela berritzeko proiektuari. Orotara, 1,6 milioi euroko hirigintza proiektua gauzatuko dute Trintxerpeko sarreran, gaur egun Corresen egoitzaren inguru horretan. Proiektua egikaritzea ahalbidetuko duen hitzarmenari ere argi berdea eman berri diotela jakinarazi du portuak.

Proiektuaren helburu nagusia “kalitatezko hiri espazio berri bat sortzea” dela diote portuko iturriek, “Sprilur (Spri taldean integratuta dagoen Jaurlaritzako Lurzoru Industriala Kudeatzeko Sozietate Publikoa) Herrera inguruan eraikitzen ari den hirugarren sektoreko erabilerako eraikinaren inguruan”. Eraikin berri honetan, besteak beste, Adinberri bezalako proiektuek toki izango dute, eta besteak beste, Ekonomia Urdinarekin lotutako enpresa proiektuak bultzatuko dira bertan.

Urte bukaeran hasiko dira jarduerak. Hauei esker, portuko iturriek gaineratu dute Herrerako Eusko Trenbide Sarearen geltokia eta arrantza lonja berria lotzen dituen oinezko eta bizikleta ardatzaren egungo etena konponduko dutela jarduketa hauekin.

Berrurbanizazioa egin ahal izateko, Trintxerpeko Correosen egungo eraikina eraitsi beharko dute eta lursaila eta inguruko espazioak berrituko dituzte, “kalitatezko espazio publiko bat sortzeko”. Hala, “herritarrei irekitako” 3.000 metro koadroko espazio berri bat izango dute Trintxerpeko bizilagunek. Obrak bukatzean, Correosen bulegoak Sprilurreko eraikin berrira eramango dituzte.

Proiektuaren finantzazioa Portu Agintaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Pasaiako Udalaren eta Sprilur-ek hartuko dute beregain, alde guztiek egindako hitzarmen baten ondorioz.

Lanak (4.941 metro koadroko eremua hartuko dituenak) 2026an bukatuko dituzte “beranduenez”, portuko iturriek gaineratu dutenez.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.