Irakurketa Errazaren bigarren saioa, hilaren 20an
Lau Haizetarak Irakurketa Errazaren bigarren saioa antolatu du hilaren 20an 18:00ean.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2022/12/irakurketaerrazalauhaizetara.jpg)
Lehen saioa azaroaren 15ean egin ostean, hilaren 20an egingo du Lau Haizetara euskaltzaleen topagunean Irakurketa Errazaren bigarren saioa. Irakurketa hobetzeko gogoa dutenei bideratua dago, irakurketa eta kulturara hurbiltzeko.
Hilaren 20an, 18:00ean, Lau Haizetararen egoitzan jarri dute hitzordua. Izena emateko 613 25 49 04 zenbakia erabili daiteke.