Olentzero eta Mari Domingiren gutunak eskatzeko epea ireki dute
Errenteriako Udalak haurrek Olentzero eta Mari Domingiren gutunak jaso ditzaten epea ireki du. Herri Bizia web gunearen bidez egin daiteke eskaera.
Errenteriako Udalak, azken urteetan bezala, haurrek Olentzero eta Mari Domingiren gutunak jasotzeko iniziatiba abiatu du. Eskaera egiten duenak posta elektronikoan mezu pertsonalizatua jasoko du. Herri Biziaren web gunearen bidez egin daiteke eskaera.
Errenteriaz haratago, Euskal Herriko txoko ezberdinetara bidali izan dituzte gutunak aurreko urteetan, eta aurten ere Euskal Herri osoko haurrentzako gutunak eskatzeko aukera dago.
Gainera, abenduaren 27tik aurrera Errege Magoen gutunak eskatzeko aukera zabalduko du Udalak.